Marin Mersenne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marin Mersenne
Marin mersenne.jpg
Bizitza
Jaiotza Oizé1588ko irailaren 8a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1648ko irailaren 1a (59 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Heziketa Prytanée National Militaire Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Blaise Pascal
Frans van Schooten Itzuli
Gilles Personne de Roberval
Hizkuntzak latina
frantsesa
Ikaslea(k) Blaise Pascal
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, teologoa, matematikaria, musikologoa, musikaren teorikoa eta fisikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Minimoen ordena

Marin Mersenne, Marin Mersennus edo Aita Mersenne (Oizé, (1588ko irailaren 8a – Paris, 1648ko irailaren 1a) fraide, matematikari eta filosofo frantziarra izan zen. XVII mendean teologia, matematika eta teoria musikala bezalako ikasketak burutu zituen.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazarien familia batean jaio zen Oizé alboan (gaur Sarthe dena), Maine izenarekin ezagutzen dugun probintzian hain zuzen ere. Le Mans-en hezitua izan zen eta La Flèche unibertsitatean ikasi zuen, non René Descartes ezagutuz gero adiskide egin ziren. Askotan pentsatu izan da jesuita zela, baina egia esanez, ez zen inoiz Jesusen Konpainiaren parte izan. 1611ko uztailaren 17an Minimoen partaide egin zen, honetan teologiaren eta hebreeraren ezagutzara dedikatu zen. Denboraldi honen ostean apaiz egin zen Parisen 1613. urtean. Konsagrazioaren ostean filosofia eta teologia irakatsi zuen Neversen denboraldi batean, baina 1620an Parisera bueltatu zen. Han egonda L’Annonciade fraide etxean sartu zen eta hainbat pertsonai esanguratsu ezagutu zituen, hala nola: Descartes, Étienne Pascal, Gilles de Roberval eta Nicholas-Claude Fabri de Peiresc. Matematika eta musika ikastera dedikatu zen. Gainera, sendo idatzi zuen Frantzia, Italia, Ingalaterra eta Holandako hainbat jakitunekin, esaterako Pierre de Fermat, Galileo Galilei, Giovanni Doni eta Christiaan Huygens.

1620tik 1623ra filosofia eta teologia idatziak egiten aritu zen, eta 1623an Quaestiones Celeberrimae in Genesim liburua plazaratu zuen, honi L'Impieté des Déistes (1624) obra jarraitu zion. Honetan ezeztatzen ditu Giordano Bruno eta La Vérité des Sciences-en (1624) ideiak. Italiara hiru bidai egin zituen bere bizitzan zehar, 1640, 1641 eta 1645ean. Interbentzio kirurgiko baten arazoen ondorioz hil egin zen. Bizitzan egin zuen testamentuan eskatzen zuen hil ostean autopsia bat burutzea, hau izango zen bere azken zerbitzua eta ekarpena zientzian.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Mersenne ezaguna da batez ere Marsenne-n zenbaki lehenenegatik. Zenbaki hauek agertu ziren bere Cogitata Physico Mathematica-n 1641ean non ekarpenak eta usteak garatu zituen zenbaki hauen inguruan. Uste batzuk ezin izan ziren egiaztatu edo ezeztatu XX mendera arte. Gainera, Euklides eta Arkimedes bezalako matematikari grekoen obrak itzuli eta komentatu zituen. Mersenne-n ekarpen ezagunena posta-trukearen (latinez, noski) bidez burutu zen, herrialde ezberdinetako matematikari eta zientifikoen jakituria trukatzen zuen, ekarpen handiak egin zion ezagutzaren arloari. Hau da, informazioa aldatzen zuen eta pertsona ezberdinei heltzeaz arduratzen zen, gaur egungo aldizkari zientifiko baten antzera [1].

Matematikaz gain, beste gai ezberdinetan ere zeukan interesa. Teologia eta filosofiaren inguruan idazten hasi zen arren, teoria musikalaren inguruko tratatuak ere idatzi zituen.

Bere ekarpen nagusia, filosofiako arloan, Deskartesen aldeko defentsa sutsua izan zen, bere aholkulari eta laguna izan zen Parisen, eta Holandan zegoela erbestaldian ere bisitatu zuen. Descartesen Meditations obra banatzeaz arduratu zen Parisko jakitunen artean, eta kritiko ortodoxoen aurrean defendatu zuen.

Urte batzuk pasa ostean, pentsamendu gogoetatsua alde batera utzi zuen eta ikerketa zientifikora, batez ere matematikara, fisikara eta astronomiara, dedikatu zen. Denboraldi honetako obra ezagunena L'Harmonie universelle-n (1636) itzulpena da, hemen teoria musikala eta instrumentuen inguruan aritzen da. Gainera, obra honetan, Mersenne-n legea garatu zuen, deskribatuz soka dardarkarien armonia (ikusi daitekeena piano zein gitarretan). Teoria musikalaren ikerketen ondorioz, Mersenne akustikaren aita izendatua izan da.

Okultismo eta mistizismoarekin arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1614 eta 1615 urteen artean Alemaniatik Fama Fraternitatis eta Confessio Fraternitatis izeneko bi manifestu ibili ziren. Liburuak Rosenkreutz elkarteak egin zuen, honetan jakitun eta alkimista ezberdinek hartzen zuten parte, gizarte sekretu bat sortuz. Talde honen helburu nagusia hezkuntza erreforma burutzea zen, anti-Aristotelikoak baitziren. Hau da, liburuen bitartez ezarri nahi zuten erlijio zientifiko baten moduko pentsamendua elementu aurre-Kristauak erabiliz. Mersennek abiatu zuen borroka ideia hauei aurre egiteko, bereziki Robert Fludd rosenkreutzarrari aurka egiteko, zeinek arazoak izan zituen ere Johannes Kepler astronomoarekin. Elkarte honen ideiak Europan zehar ziren defendatuak ezagutza munduko eta goi-mailako pertsonaia ezberdinengatik. Gainera, askok aitortu zuten elkarte berezi honen parte izana. Hala ere, historialarien artean pentsatzen da elkartea ez zela inoiz existitu izan, ez baitaude froga sendorik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Marin Mersenne, más que un promotor de la ciencia - Revista Ciencias» www.revistaciencias.unam.mx . Noiz kontsultatua: 2019-03-11.
  2. G., Debus, Allen (2002) The chemical philosophy : Paracelsian science and medicine in the sixteenth and seventeenth centuries Dover Publications ISBN 0486421759 PMC 48803493 . Noiz kontsultatua: 2019-03-12.