Mark Rutte
Itxura
Mark Rutte (Haga, 1967ko otsailaren 14a), Herbehereetako politikaria da. Herrialde horretako lehen ministroa izan zen 2010etik 2024ra. 2024ko ekainean NATOko idazkari nagusi hautatu zuten eta 2024ko urrian karguaren zina egin zuen.
2002an sartu zen politikan Jan Peter Balkenenderen gobernuan. Gizarte Administrazio eta Enplegu ministroa eta Hezkuntza, Kultura eta Zientzia ministroa izan zen. 2006an Askatasunerako eta Demokraziarako Herri Alderdiko buruzagi hautatu zuten, eta 2000ko hauteskundeak irabazi ondoren, lehen ministro bihurtu zen. 2024ko uztailera arte koalizioko hainbat arloren buru izan zen.
NATOko idazkari nagusi hautatu zuten Jens Stoltenbergen ordez.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Herbehereetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |