Schelto van Heemstra
Schelto, van Heemstra baroia (Groningen, 1807ko azaroaren 14a - Maartensdijk, 1864ko abenduaren 20a) herbeheretar politikaria izan zen. Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1861etik 1862ra.
Groningenen zuzenbidea ikasi ondoren abokatu lana egin zuen denbora labur batez Leeuwardenen eta gero epaile izan zen. 1831n, Belgikaren aurkako Hamar Eguneko kanpainan parte hartu zuen. 1840an epaile ofiziora itzuli zen eta 1844an Ordezkarien Ganberako kide hautatu zuten. Han, Johan Rudolph Thorbeckek zuzendutako talde bateko kide izan zen, eta konstituzioan aldaketak egitea proposatzen zuen.
Utrecht probintziako gobernadorea izan zen 1850etik 1858ra eta Zeelandakoa 1858tik 1860ra. 1861ean Barne ministro izendatu zuten eta azaroan lehen ministro bihurtu zen. 1862ko otsailean dimititu zuen, legebiltzarrak aurrekontuen legea atzera bota ondoren.