Wim Kok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wim Kok
Wim Kok 2011.jpg
Leader of the Labour Party

1986ko uztailak 21 - 2001eko abenduak 15
Joop den Uyl - Ad Melkert
Deputy Prime Minister of the Netherlands

1989ko azaroak 7 - 1994ko abuztuak 22
Rudolf de Korte - Hans Dijkstal
Minister of Finance of the Netherlands

1989ko azaroak 7 - 1994ko abuztuak 22
Onno Ruding
member of the House of Representatives of the Netherlands

1994ko maiatzak 17 - 1994ko abuztuak 21
Herbeheretako lehen ministroa

1994ko abuztuak 22 - 2002ko uztailak 22
Ruud Lubbers - Jan Peter Balkenende
member of the House of Representatives of the Netherlands

1998ko maiatzak 19 - 1998ko abuztuak 3
Minister of State

2003ko apirilak 11 -
Bizitza
Jaiotza Bergambacht1938ko irailaren 29a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntza Nederlandera
Hezkuntza
Heziketa Nyenrode Business University
Hizkuntzak Nederlandera
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta sindikalista
Jasotako sariak
Kidetza Federatie Nederlandse Vakbeweging
Sinesmenak
Alderdi politikoa Labour Party
Signature of Wim Kok.png

Willem "Wim" Kok (Bergambacht, Herbehereak, 1938ko irailaren 29a -) holandar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak bukatuta, 1961ean, Eraikuntzako Sindikatuen Holandar Federazioaren nazioarteko bulegoan sartu zen. 1965ean, Ekonomia Arazoetako Sailean hasi zen lanean, eta idazkari hautatu zuten 1967an. Bi urte geroago, Sindikatuen Holandar Federazioaren idazkaritza eskaini zioten, eta erakunde horretako lehendakari izan zen 1973tik 1985era. Sindikatuen Holandar Federazioak eta Sindikatu Katolikoen Holandar Federazioak bat egin zutenean ere, erakunde berriko lehendakari izan zen.

1986an, aulkia lortu zuen Herbehereetako Legebiltzarrean. 1989an, Finantzen ministro eta lehen ministrorde izendatu zuen lehen ministroak, Ruud Lubbers demokrata-kristauak. Urte horretan bertan, Internazional Sozialistaren lehendakari hautatu zuten. 1991n, OCDE Ekonomia Lankidetzarako eta Garapenerako Erakundearen batzordeburua izan zen, eta Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzen Ministro Batzordeko lehendakari. 1994ko hauteskunde orokorretan, Wim Kok izan zen boto gehien jaso zuen hautagaia, eta, negoziazio luzeen ondoren, hiru alderdiko koalizio-gobernu sozialdemokrata-liberala osatzeko agindu zion Beatriz erreginak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wim Kok Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]