Martin McGuinness
Itxura
James Martin Pacelli McGuinness, gaelikoz Máirtín Mag Aonghusa (Derry, 1950eko maiatzaren 23a - ib., 2017ko martxoaren 21a) Sinn Feineko politikaria zen, Erresuma Batuko parlamentu kidea eta Behin-behineko IRA eta erakunde armatu horretako Derryko Brigadaren buruzagi ohia.
Bozketan Londresko parlamentuan eserlekua irabazi arren, Sinn Feineko kideek egin ohi duten bezala, ofizialki hartzeari uko egin zion. Ipar Irlandako Biltzarreko kidea ere izan zen, eta 1999tik 2002 arte Ipar Irlandako Gobernuko Hezkuntza ministroa izan zen. 2007ko hautestkundeen ostean, Sinn Feinek Ipar Irlandako Lehen Ministrordea izateko izendatu zuen, Ian Paisley Lehen Ministroa zela.