Max Reinhardt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Max Reinhardt
Max Reinhardt.jpg
Bizitza
Jaiotza Baden1873ko irailaren 9a
Herrialdea  Austria
Heriotza New York1943ko urriaren 30a (70 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Helene Thimig  (1935 -  1943)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, aktorea, unibertsitateko irakaslea eta antzerki aktorea
Lantokia(k) Hollywood
Enplegatzailea(k) Deutsches Theater
Nominazioak
IMDb nm0718121

Max Reinhardt (jaiotzez Maximilian Goldman, Baden, Vienatik hurbil, 1873ko irailaren 9a - New York, 1943ko urriaren 31a) austriar antzerki-zuzendaria eta zinemagilea. Vienan eta Salzburgon egin zituen arte ederretako ikasketak. 1894. urtean Berlinen hartu zuen bizilekua. 1901-1903 urteetan Kleines Theater abangoardiako antzerki taldearen zuzendari izan zen, 1903-1905 bitartean Neues Theaterrena eta 1905. urtetik aurrera Deutsches Theaterrena. Antzerkia bultzatzeko lan gaitza egin zuen eta Antzerki Arteko akademia bat sortzeko ahaleginak egin zituen. 1916-1918 urteetan Berlingo Volksbühne antzerki taldearen zuzendari izan zen, eta 1924-1933 bitartean, Vienako Theater in der Josefstadt taldearena. 1933an Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta zinemarako egokitu zuen Shakespeareren Udako gau bateko ametsa obra (1935). Idazle klasiko (Shakespeare), espresionista (Wedeking) eta sinbolisten (Hoffmannsthal) lanak taularatu zituen maisutasun handiz. Bestalde, gerora ospe handiko antzezle, zuzendari eta teknikari izan zirenak izan zituen ikasle (Murnau, Lubitsch, Jannings, Veidt).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Reinhardt Aldatu lotura Wikidatan