Mervyn Peake

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mervyn Peake
Mervyn Peake (5491651333).jpg
Bizitza
JaiotzaLianxi District (en) Itzuli1911ko uztailaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBurcot (en) Itzuli1968ko azaroaren 17a (57 urte)
Heriotza modua: nahasmendu neurologikoa
Familia
AitaErnest Cromwell Peake
Ezkontidea(k)Maeve Gilmore
Hezkuntza
HeziketaCroydon College (en) Itzuli
Eltham College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea, ilustratzailea eta margolaria
Enplegatzailea(k)Central School of Art and Design (en) Itzuli
Lan nabarmenakGormenghast trilogy (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0668846 Musicbrainz: 271b76e6-7273-4410-9dad-f004ebd987a7 Find a Grave: 10944188 Edit the value on Wikidata
Mervyn Peake signature.svg

Mervyn Laurence Peake (Kuling, Txina, 1911ko uztailaren 9a - Burcot, Oxfordshire, 1968ko azaroaren 17a) ingeles idazle eta ilustratzailea izan zen.

Aita mediku misiolaria Txinan zen eta Mervyn 1911ko Iraultza baino hiru hilabete lehenago jaio zen Lu mendiko gailurrean. 1922an familia Ingalaterrara itzuli zen. Royal Academy of Arts-en ikasi zuen eta margolaritzari ekin zion, nahiz eta olerkiak ere argitaratu zituen. 1938an eleberri bat argitaratu zuen bere ilustrazioekin.

Bigarren Mundu Gerra hastean, gerrako artista izendatzeko eskatu zuen, baina ez zuen lortu. Errege Artilleriara bidali zuten, nahiz eta 1942an nerbio-krisi baten ondoren izendapena lortu. 1943 eta 1948 artean izan zen bere arorik emankorrena, ilustrazioan eta idazketan. Bere osasuna hondatzen hasi zen eta dementziak ezgaitu egin zuen 1968an hil zen arte.

Eleberriak, poesia, helduentzako eta haurrentzako istorio laburrak, eta antzerki-lanak eta irratirako lanak idatzi zituen. Bere lanik aipagarriena Gormenghast izeneko eleberri zikloa da. Batzuetan lan hau J. R. R. Tolkienekin alderatu izan da, nahiz eta fikzio surrealista hau Charles Dickensen eta Robert Louis Stevensonen lanarekiko maitasunean inspiratuago egon.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gormenghast

  1. Titus Groan (1946)
  2. Gormenghast (1950)
  3. Boy in Darkness (1956)
  4. Titus Alone (1959)
  5. Titus Awakes (2011, Maeve Gilmorek osatutako eleberria)

Boy in Darkness and other stories (2007)

Beste lan batzuk

Liburu ilustratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]