Michael O'Hanrahan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael O'Hanrahan

Bizitza
JaiotzaNew Ross1877ko urtarrilaren 16a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaKilmainham Gaol1916ko maiatzaren 4a (39 urte)
Hobiratze lekuaArbour Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaSt. Patrick's, Carlow College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakPazko matxinada

Find a Grave: 4270 Edit the value on Wikidata

Michael O'Hanrahan, irlanderaz Míchéal Ó hAnnracháin (1877ko martxoaren 17a, New Ross, Wexford konderria1916ko maiatzaren 4a, Kilmainham Gaol, Dublin) irlandar errepublikar bat izan zen. 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat izateagatik fusilatua izan zen.

Wexfod konderriko New Ross udalerrian jaio zen. Bere aitak 1867ko Feniar Anaitasunaren matxinadan parte hartu zuen. Familia Carlowera lekualdatu eta bertan ikasketak burutu zituen. 1998an Liga Gaelikoaren kide egin eta erakunde honetako Carlowko adarra sortzeaz gain haren idazkaria izan zen. 1903an jada Dublin hiriburuan bizi eta bertako Cló Cumann errepublikar inprimategian lan egiten zuen. Sinn Féin eta Irish Volunteer aldizkari nazionalistetan 'Art' eta 'Irish Reader' ezizenekin artikuluak argitaratu ohi zituen.

Arthur Griffith ezagutu izanak orduantxe sortu berri zen Sinn Féin alderdiko kide izatera bultzarazi zuen, gainera Irlandar Anaitasun Errepublikarreko kid ere egin zen. 1913an Irlandar Boluntarioak erakundeko kide egin zen.

Pazko matxinada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Pazko matxinada»

1916ko Pazko Matxinadan parte hartu zuen, hain zuzen ere, Jacob's galleta fabrikan gotortu eta bere adiskidemin Thomas MacDonaghen agindupean zegoen Dublingo Hirugarren Bataloiko bigarren komadantea izan zen. Matxinada honetako arduradunetako bat izateagatik 1916ko maiatzaren 4an Kilmainham Gaol espetxean fusilatu zuten. Aldiz, anaia zuen Henry O'Hanrahani bizitzaldi osorako espetxe zigorra ezarri zitzaion.

Gaur egun Wexford udalerriko geltokiak bere izena darama, bai eta bere sorlekua den New Ross udalerrian Barrow ibaia zeharkatzen duen zubi batek ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]