Milorad Pavić (idazlea)
Itxura
Milorad Pavić (serbieraz: Милорад Павић; Belgrad, Jugoslaviako Erresuma, 1929ko urriaren 15a - Belgrad, Serbia, 2009ko azaroaren 30a) serbiar idazlea izan zen.
XVIII. mendetik ezagutzen diren intelektual eta idazle familia batean jaio zen. Literatura ikasi zuen Belgradeko Unibertsitatean eta literaturaren historia Zagrebeko Unibertsitatean. Filosofia irakaslea izan zen Novi Sad eta Belgrad unibertsitateetan. 1991n Zientzia eta Arteen Serbiar Akademiako kide hautatu zuten, eta garai hartan errusiar lanak itzuli zizkion serbierari. Eleberriak, poemak, ipuinak eta antzezlan bat idatzi zituen.
Lan nabarmena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Khazariar hiztegia, 1984
- Teaz margotutako paisaia, 1988
- Haizearen barruko aldea, 1991
- Azken maitasuna Konstantinoplan, 1994
Artikulu hau Serbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
,