Milton Babbitt

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Milton Babbitt
Bizitza
Jaiotza Filadelfia1916ko maiatzaren 10a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Jackson
Heriotza Princeton2011ko urtarrilaren 29a (94 urte)
Hobiratze lekua Princeton
Hezkuntza
Heziketa New Yorkeko Unibertsitatea Bachelor of Arts : musika
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea
Irakaslea(k) Marion Bauer
Philip James
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea, musikaren teorikoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
Juilliard School
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
International Society for Contemporary Music
Phi Beta Kappa Society
Mugimendua 20th-century classical musica
IMDb nm2549993

Milton Byron Babbitt (Filadelfia, AEB, 1916ko maiatzaren 10a - Princeton, New Jersey, 2011ko urtarrilaren 29a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roger Sessions musikagile estatubatuarraren ikaslea izan zen, eta Princetongo Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1938an. 1943-1945 bitartean eta unibertsitate hartako Matematika Fakultateko kide zela egin zituen ikerlanen ondorioz, Egitura finkoaren eginkizuna sistema dodekafonikoan artikulua argitaratu zuen 1946an, Schöenberg musikagilearen konposatzeko metodoari buruzko lehen ikerketa zentzuzko eta sistematikoa.

1959an, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean Columbia-Princeton Musika Elektronikoaren Zentroa sortu zuenetako bat izan zen, eta 1950eko eta 1960ko hamarkadetan musika jasoan elektronika erabiltzen zutenen musikagile nagusietako bat.

Hasieran Varèse eta Stravinskiren musikak erakarri bazuten ere, konposatzaile gisa Webernen eta Schöenberg beraren sistema konbinatorioak hedatu eta sintetizadorea musika jotzeko eta konposatzeko tresna bihurtu zuen; musikagileak konposizio-oinarriei buruzko erantzukizun eta kontrol guztiak bere gain hartu behar dituela ere tinko defendatu zuen beti.

Babbitten lanik ezagunenak dira: Ensembles for Synthesizer (1962-1964), sintetizadorez bakarrik jotzeko; Philomel (1964) sopranoek kantatu eta sintetizadorez jotzeko; Small Concert for Violin Orchestra and Synthesized Tape (1976) eta Ars combinatoria (1981).

1982an Pulitzer Fundazioaren aipamen berezia jaso zuen musikari eskainitako urteetako lanarengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]