Miquel Iceta
Miquel Iceta i Llorens (Bartzelona, 1960ko abuztuaren 17a) kataluniar politikari bat da. PSC alderdiko kidea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi unibertsitate karrera hasi zituen (kimika eta zientzia ekonomikoak), baina batere amaitu ez. 1978an hasi zen PSCko milirantzian[1].
1996-1999 artean Espainiako Parlamentuan diputatua izan zen. Kargu horretan zela, 1999an, homosexuala zela adierazi zuen publikoki eta hori egin zuen lehen diputatu espainiarra bilakatu zen horrela[2].
2012-2014ko Kataluniako Parlamentuan lehen idazkaria izan zen. 2014tik PSCko lehendakaria da.
2019an Berriako zuzendariari, Martxelo Otamendiri, elkarrizketa eskaini zion eta izenburu hau eman zuen solasak: «Herritarren %65ek independentzia nahi badute, demokraziak ahalbidetu beharko du»[3]. Polemika piztu zen berehala, eta Icetak argitu zuen Katalunian independentzia erreferenduma egitearen kontra zegoela[4].
2021eko urtarrilaren 26an Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako Ministerioko buru izendatu zuen Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak, Carolina Darias ordezkatuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Illa e Iceta, carreras paralelas y meteóricas entre Barcelona y Madrid» abc 2020-12-30 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Torrecilla, Francisco. (1999-10-12). «El diputado socialista Iceta declara en un acto público que es homosexual» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ Otamendi, Martxelo. ««Herritarren %65ek independentzia nahi badute, demokraziak ahalbidetu beharko du»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2019-03-27). «Iceta se enreda con el referéndum» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miquel Iceta |
- Webgune pertsonala (Katalanez) (Gaztelaniaz)
- 1960ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- PSCko politikariak
- LGBT politikariak
- Bartzelonarrak
- Espainiako diputatuak VI. legegintzaldian
- Espainiako ministroak
- Kataluniako Parlamentuko XII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko XI. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko X. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko IX. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko VIII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko VII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko VI. legegintzaldiko diputatuak
- PSCko diputatuak Kataluniako Parlamentuan
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleak