Edukira joan

Miren Gezala Sagarzazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Gezala Sagarzazu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Gezala Sagarzazu
JaiotzaLezo1912ko azaroaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun2003ko apirilaren 15a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEmakume Abertzale Batza
MugimenduaEuskal Pizkundea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Miren Gezala Sagarzazu (Lezo, 1912ko azaroaren 10a - Oiartzun, 2003ko apirilaren 15a) Emakume Abertzale Batzaren kidea izan zen, Euskal Pizkundearen partaidea, irakaslea, dantzaria, antzezlea. Frankismo garaian Euskal Herritik kanpo bizitzera derrigortuta.

Aita Pontxio Lezoko alkatea eta Portuko aduana agentea eta ama Barbara, guztiak EAJren militanteak Miren bezalaxe. Bederatzi anai-arrebetatik bosgarrena zen Miren ( Irene, Regino, Luis, Luke, Miren, Elixabete, Koldobike, Polentzi eta Xabin). Familian musikak garrantzi handia zuen. Hemezortzi urterekin Donostiara joan zen hantxe Irakasletza Ikasketak egiteko. 21 urterekin eskolak emateko baimena jaso zuen eta horixe egin zuen Lezoko herrian bertako plazan ikastola irekiz. Gauez herriko helduei euskarazko klaseak ematen zizkien, lan horretan aitzindari izanik. Emakume Abertzale Batzaren militantea, mitinlari ere aritu zen.

Aldi berean, kultura alorreko ekintzetan parte hartzen zuen, bai dantzetan bai antzerki-lanetan. 18 urterekin Donostiara joan zen irakasle-ikasketak egiteko, eta 21 urterekin eskolak emateko baimena lortu zuen, maistra bezala. Euskaraz irakastea erabaki zuenez, Lezoko plazan ikastola bat zabaldu zuen.

Miren Gezala 90 urte zituenean

Gerra zibila hasi zenean, familiaren alaba gazteena Salamancan zegoen eta haraxe joan zen aita bere bila. Harekin familia osoa bildu zen ibilbide luze bat hasteko: Frantzia, Madril, Bartzelona. Bolada batean Donibane Garazin egon ziren eta bitarte horretan Miren Zitadelan errefuxiatuei eskolak ematen ibili zen. Gerra bukatu eta gero hamabost urte Gipuzkoara itzultzeko debekua jaso zuen. 1950ean itzuli zen. Bueltan besteak beste Azpeitian lehendabizi, Idiazabalen ondoren ibili zen irakasle gisa, bitartean Lezon bizi zela. Azkenik, Pasai Donibanen irakasle-lanpostua eskuratu zuen eta bertan jardun zuen jubilatu arte. Azkeneko hiru urtetan Oiartzungo Zaharren-egoitzan bizi izan zen 2003an hil arte.


  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 187.or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]