Miren Koruko Gonzalez Galarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Koruko Gonzalez Galarraga
Bizitza
JaiotzaDonostia1941eko urtarrilaren 24a (83 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaElkarri

Miren Koruko edo Koro Gonzalez Galarraga (Donostia, Gipuzkoa, 1941eko urtarrilaren 24airakaslea,  ikastolen sustatzailea eta Elkarriko kidea.

Ahotsak-en Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea proiekturako grabaketa bat egin zuen Korok 2013an.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta familia Gros auzoko Usandizaga kaleko 21ean bizi, Koro amonaren etxean jaio zen, Amara Zaharreko Arroka kalearen 14ean ama hara joan zelako erditzera.

Ama Gotzone Galarraga Retegi  zuen eta aita Iñaki Gonzalez Balerdi Lezon ezkonduak 1940ko apirilaren 14ean. Koro lau senideen artean zaharrena da: Koro, Arantza, Iñaki eta Karmentxu hurrenez hurren. Arantza ere maistra izan zen.

Iñaki aita langile autonomoa zen. Ama berriz maistra. Gotzone Galarraga Donostiako udaleko maistra moduan hasi zen, baina estatuaren maistra moduan jubilatu zen udalak maisu-maistrak guztiak estatutari transferitu zizkiolako.

Korok lehen jaunartzea Martunenen egin zuen 1948ko irailaren 28an.[2]

Gurasoek Frantziako pasealekuko Donostiako Eskola Frantsesera bidali zuten ikastera eta bertan egin zituen oinarrizko ikasketak eta batxilergoa. Eskola bukatu eta Komertzio Eskolan hasi zen ikasten. 1958an merkartaritza-peritu titulua lortu zuelarik.

1968an maistra-titulua lortu zuen Elizaren babespeko Arantzazuko Ama Magisteritza Eskolan,1969an estatuaren tituluarekin konbalidatu zuena.

1968an Koro Jose Manuel Urreztirekin  ezkondu zen. Bi seme izan zituen bikoteak; Urko (1970) eta Eneko (1972- 1995). Koro eta Jose Manuel 1986an dibortziatu ziren.

2009an Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen Korok 1960ko hamarkadako beste andereño aintzindari batzuekin batera.[3][4]

Koro 2011z gero Xabier Mendiguren Bereziarturekin bizi da.

Eskola-maistra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiak Koro aurrezki-kutxa edo banketxe batean lanean has zedin nahi zuen, baina Diego Lasak, Eskola Frantsesaren kaperauak, proposatu zion Karmele Esnalekin ikastaldi-praktiko bat egin zezan andereño bihurtzeko. Aldi berean Maria Dolores Agirrekin euskara hobetzeko eskolak hartu zituen.

Eusko Jaurlaritzak 2003ko maiatzaren 9an hainbat andereño omendu zituen. Koro Gonzalez goiko ilaran ezkerretik bigarrena da

1960-1961 ikasturtean Santo Tomas Lizeoak Bizkaia Paselekuan (orduan Olazabal paselekua) zuen egoitzan Korok gela bat alokatu zuen bere ikastola propioa antolatzeko. Bizkaia pasealekuan 1965a arte izan zuen bere ikastola Korok, noiz Santo Tomas Lizeoaren espazio beharrek beste toki batera mugitzera behartu zuten.

Amara Berriko Balearrantzaleen kalearen 6eko lehen pisuan Korok lokal bat eskuratu zuen eta bertara mugitu zen 80 ikaslerekin.  Ahizpa Arantza ere bertara joan zen maistra.

1966an Ikastolako gurasoek eta irakasleek Ikasbide Kultur Elkartea sortu zuten eta 1967an Ikasbide ikastola. Urte horretan Isabel II 13.ren zenbakira mugitu zuten ikastola.[5]

Koro ikasbideko zuzendaria izan zen 1970 arte. Orduan ikastolan bi guraso-talderen artean sortutako desadostasunak Ikasbide uztera eraman zuten.

Donostiako Jesuisten ikastetxean euskarazko lerroa zabaldu zuten eta bertan aritu zen 1971an eta 1972an bere ahizpa Arantzarekin batera.

Ondoren, eskola utzi zuen eta etxeko lanei lotu zitzaikien.

1986an EAEko hezkuntzan aritzeko oposizioak egin zituen eta baita gainditu ere. Lezoko eskolan hasi zuen etapa berri hori. Sistema publikoan jardun zuen 2001 abuztuzaren 31an Zarauzko Orokieta herri-eskolan jubilatu arte. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak 1989/90 ikasturtean abian jarri zuen 'atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza goiztiarra' egitasmoaren baitan Glasgowko Jordanhill College of Education-era trebatzera bidalitako irakasle-taldearen parte izan zen Koro.

Elkarri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadaren erdialdean Elkarri bake-mugimenduan aritzea deliberatu zuen Korok. Elkarriren Groseko Tailereko bultzaileetako bat izan zen. Ondoren Lokarriko kidea izan zen erakundea desegin arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gonzalez Galarraga, Koruko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  2. «Altzari buruzko dokumentazio zentroa» altza.info (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  3. «Ixileko lanari urrezko domina - Hernani» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  4. «Ezpata-dantza eta urrezko domina andereñoentzat» Kezka Dantza Taldea 2009-12-17 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
  5. «Historia» ikasbideikastola.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- 2021eko abenduaren 27an Kororekin izandako elkarrizketa eta berak eskuz idatzita pasatako oharrak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]