1963ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1963ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 23, 1963
Egoitza BBC Television Centre, Londres
Aurkezlea(k) Katie Boyle
Antolatzailea British Broadcasting Corporation (BBC)
Partaide kopurua 16
Irabazlea "Dansevise"
Grethe & Jørgen Ingmann
 Danimarka

1963ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren zortzigarren edizioa izan zen. Londresko BBC Television Centre estudioetan ospatu zen, Erresuma Batuan, martxoaren 23an. Aurreko urtean Frantziak irabazi zuen, eta Frantziari zegokion antolaketa, baina gastuagaitik uko egin ostean, BBCk hartu zuen lana. Aurkezlea Katie Boyle izan zen, aurretik ere Londresen ospatu zen 1960ko edizioan bezalaxe.

Garailea Danimarkako Grethe & Jørgen Ingmann duoa izan zen, "Dansevise" kantuarekin. Danimarkaren lehen garaipena izan zen. Lehiaketa abeslari bakarlari batek irabazi ez zuen lehen aldia izan zen.

Hamasei herrialdek hartu zuten parte, aurreko bi edizioetako berdinak.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Erresuma Batua Ingelesa Ronnie Carroll "Say Wonderful Things" Gauza zoragarriak esan 4 28
02  Herbehereak Nederlandera Annie Palmen "Een speeldoos" Musika-kaxa bat 13 0
03  Alemania Alemana Heidi Brühl "Marcel" 9 5
04  Austria Alemana, Ingelesa Carmela Corren "Vielleicht geschieht ein Wunder" Agian mirari bat gertatuko da 7 16
05  Norvegia Norvegiera Anita Thallaug "Solhverv" Solstizioa 13 0
06  Italia Italiera Emilio Pericoli "Uno per tutte" Bat denontzat 3 37
07  Finlandia Finlandiera Laila Halme "Muistojeni laulu" Nire oroitzapenetako kanta 13 0
08  Danimarka Daniera Grethe & Jørgen Ingmann "Dansevise" Dantzarako kanta 1 42
09  Jugoslavia Kroaziera Vice Vukov "Brodovi" Ontziak 11 3
10  Suitza Frantsesa Esther Ofarim "T'en va pas" Ez zaitez joan 2 40
11  Frantzia Frantsesa Alain Barrière "Elle était si jolie" Hain ederra zen 5 25
12  Espainia Gaztelania José Guardiola "Algo prodigioso" Mirarizko zerbait 12 2
13  Suedia Suediera Monica Zetterlund "En gång i Stockholm" Behin batean Stockholmen 13 0
14  Belgika Nederlandera Jacques Raymond "Waarom?" Zergatik? 10 4
15  Monako Frantsesa Françoise Hardy "L'amour s'en va" Maitasuna joan egiten da 5 25
16  Luxenburgo Frantsesa Nana Mouskouri "À force de prier" Otoitz eta otoitz 8 13

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegiar epaimahaiaren botazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botazioa prozesuan, Suitza eta Danimarkak laister hartu zuten aurrea, eta Norvegiako epaimahaiak botoak emateko txanda heldu zenean, arazoak agertu ziren. Norvegiar kontulariak ez omen zituen oraindik epaimahaikide guztien botoak zuzen gehitu, eta Norvegiar botoak ez zeuden argi. Norvegiar bozeramaileak botoak beranduago eman ahal izatea eskatu zion Katie Boyle aurkezleari. Botazio prozesuaren amaieran, Suitzak Danimarkak baino bi puntu gehiago zeuzkan, baina Norvegiar botoak irakurri ostean, Danimarka bi puntu aurre jarri zen. Lehiaketa eta gero, auzoko herrialde bat, Danimarka, mesede egitea leporatu zuten Norvegiar epaimahaia, eta Suitzak protesta egin zuen emaitzei buruz. Norvegiar irrati-telebista erakunde publikoak (NRK) protesta errefusatu eta emaitza zuzenak irakurri zirela defendatu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1963ko Eurovision Abesti Lehiaketa