Nancy Cunard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nancy Cunard

Bizitza
JaiotzaNevill Holt (en) Itzuli1896ko martxoaren 10a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaCochin Ospitalea eta Parisko 14. barrutia1965eko martxoaren 17a (69 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Familia
AitaSir Bache Edward Cunard, 3rd Bt.
AmaMaud Cunard
Ezkontidea(k)Sydney Fairbairn (en) Itzuli  (1916ko azaroaren 15a -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, polo jokalaria, argitaratzailea eta kazetaria

Find a Grave: 11067640 Edit the value on Wikidata

Nancy Clara Cunard (Londres, 1896ko martxoaren 10a - Paris, 1965eko martxoaren 17a) ingeles aktibista eta socialitea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita aristokrataren eta ama aberatsaren alaba bakarra izan zen Nancy Cunard britainiarra (1896-1965). Amak, Maud Cunardek, goi klaseko festa jantziak ontzen zituen etxean; beraz, musikariak, idazleak eta artistak ohikoak zitzaizkion Nancyri txikitatik. Hori dela eta, gaztetan piztu zitzaion literatur zaletasuna. Gerra Handiaren ostean, Londresen finkatu zen, bai eta gazte bohemio zurruteroekin nahastu ere. Era berean, poesia idazten hasi zen. 1920. urtean, Parisko gautxori entzutetsu bilakatu zen; sasoi hartako emakumeen eredu ere bihurtu zen bere soineko eta bitxiengatik. Mozkorraldiek eragindako haserrealdiak sona handikoak ziren: Jannet Flanner eta Solita Solano kazetari bikote estatubatuarrarekin biltzen zenean, gizon guztiak kikiltzen zituzten. Tristan Tzara dadaistarekin, Louis Aragon surrealistarekin eta Aldous Huxleyrekin ere harreman oso hurbilekoa izan zuen.[1]

1927an, Hours Press argitaletxea abiatu zuen, eta, urtebete geroago, Henry Crowder jazz musikari afroamerikarrarekin maitemindu zen, Venezian. Ondorioz, AEBetan segregazioaren aurkako kanpainetan ere parte hartu zuen. Espainiako 1936ko gerran ere izan zen berriemaile, eta han ezagutu zuen Pablo Neruda. Bien artean argitaratu zuten Los poetas del mundo defienden el pueblo español antologia. Bigarren Mundu Gerra bukatuta, Frantziara itzuli zen, eta Francoren aurka aritu ziren errefuxiatuei lagundu zien muga pasatzen.[1]

Alkoholismoaren eta urteen poderioz, osasun arazoak izan zituen, hala fisikoak nola mentalak. 1965. urtean hil zen Cunard, Parisen: hoteletik ihes egin zuen, eta kalean aurkitu zuten, konorterik gabe.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Outlaws (1921), poemak
  • Sublunary (1923), poemak
  • Parallax (1925, Hogarth Press), poemak
  • Poems (Two) (1925, Aquila Press), poemak
  • Poems (1930)
  • Black Man and White Ladyship (1931) panfletoa
  • Negro: an Anthology (1934) antologiaren editorea
  • Authors Take Sides (1937) panfletoa
  • Los poetas del mundo defienden al pueblo español (1937, Paris), editorea
  • The White Man's Duty: An analysis of the colonial question in the light of the Atlantic Charter (George Padmorekin batera) (1942)
  • Poems for France, La France libre, Londres, 1944 eta Poèmes à la France, Seghers, Paris, 1947
  • Releve into Marquis (1944)
  • Grand Man: Memories of Norman Douglas (1954)
  • GM: Memories of George Moore (1956)
  • These Were the Hours: Memories of My Hours Press, Réanville and Paris, 1928–1931 (1969), autobiografia
  • Poems of Nancy Cunard: from the Bodleian Library (2005)
  • Selected Poems (2016)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Gazte dirdiratsuak» Berria 2021-03-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]