Nanowar of Steel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nanowar of Steel
Datuak
JatorriaErroma
Musika motaheavy metal, Power metal eta comedy rock (en) Itzuli
Urteak2003
Produkzioa
Diskoetxea(k)Napalm Records (en) Itzuli
Informazio gehigarria
nanowar.it
Facebook: nanowarofsteel Twitter: nanowarofsteel Instagram: nanowarofsteel MySpace: otherbandsplaynanowargay Youtube: UChiNu7HTnMqt9kF2pD6UaJQ Patreon: nanowarofsteel Bandcamp: nanowarofsteel Spotify: 7jw9vF1hFRp1k8dDRNRiC5 iTunes: 536282514 Last fm: Nanowar+of+Steel Musicbrainz: b879af63-9ff6-49b3-a556-1af86e753119 Songkick: 92964 Discogs: 1025432 Allmusic: mn0003682127 Deezer: 2829401 Edit the value on Wikidata

Nanowar of Steel Italiako eta San Marinoko musikariz osatutako freak metal (edo umorezko heavy metal ) taldea da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen izena Manowar eta Rhapsody of Fire metal taldeen arteko hitz-joko paronimikoa da. Izan ere, taldeak hasieran "Nanowar" izena zuen; baina Rhapsody talde italiarrak copyright arazo bat izan zuen, eta musika bandari izena aldatu behar izan zioten ("Rhapsody of Fire" bihurtuz); hori ikusita, 2006 urtean, taldea "Nanowar of Steel" bihurtu zuten haien "omenez".[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraien lanetan, heavy metal generoari buruzko umorezko erreferentziak eta txantxak dira nagusi, askotan power metal taldeen seriotasuna parodiatuz. Esate baterako, haien testuetan heavy taldeetan topikoak diren kontzeptuak eten gabe aipatzen dituzte, hala nola "steel" (altzairua), "metal" (metala), "power" (indarra), "glory" (aintza) eta abar.

Taldearen ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potowotominimak eta Gatto Panceri 666

Taldea 2003an sortu zen "Nanowar" izenarekin, Gatto Panceri 666 baxujoleak 6 abestiz osatutako demo bat grabatu zuenean. Haien izenburuetako batzuetan jada bandaren ezaugarriak ikus zitezkeen (adibidez "The Only Forest of the True Metal and the Other Heavy Minerals" eta "True Metal of Steel"). Segidan, taldean Potowotominimak, Uinona Raider, Mohamed Abdul eta Sir Daniel sartu ziren (ahotsa, bateria eta gitarra hurrenez hurren), taldearen lehen formazioa osatuz, eta "Triumph of True Metal of Steel" demoa argitaratuz.

2005ean lehen diska luzea atera zuten, Other Bands Play, Nanowar Gay! izenburuarekin. Argitaratutako abestien artean zenbait parodia zeuden, hala nola Tricycles of Steel (Manowarren Wheels of Fire abestiarena), Entra l'uomo di sabbia (Metallicaren Enter Sandman ) eta The Number of the Bitch (Iron Maidenen The Number of the Beast). Diska honetan Mr. Baffok kolaboratu zuen, handik denbora gutxira taldean bigarren kantari bezala geldituko zena. Diska hau Jamendo atarian Creative Commons-BY-NC-SA lizentziapean argitaratu zuten. [2]

2006ean, izen aldaketarekin batera, Mystic Empire disketxearekin kontratua sinatu zuten. Metal Dayz Festival-ean jo zuten, Nevermore eta Dark Funeral bezalako talde ospetsuekin. Kontzertu hau Made in Naples zuzeneko diska grabatzeko baliatu zuten (Deep Purpleren Made in Japan diskaren izenburua gogoratuz). Diska 2007an atera zuten, eta, urte berean haien lehen bi birak egin zituzten Europan (Power of the Power of the Power of the Great Tour 2007 eta European Tour Metal of Steel).

2008 urtean, beraien bigarren diska luzea prestatzeari ekin zioten, zuzenean jotzeari utzi gabe. Christmas with Nanowar Tour egin zuten lehenengo, eta bigarren birak Goalkeeper of the Seven Keys Part. 4 Tour izena izan zuen. Diska 2010 argitaratu zuten, Into Gay Pride Ride izenarekin,[3] eta Jamendon ere argitaratu zuten, Creative Commons-BY lizentziarekin.[4] Bertako kantuen artean daude: RAP-sody (Rhapsody of Fire taldearen Emerald Sword taldearen bertsioa) Blood of the Queens (Manowarren Blood of the Kings) edo Odino and Valhalla (Ennio Morriconek eta lambadak inspiratua).

Arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohammed Abdul eta Mr. Baffo

2012ko apirilean Giorgio Mastrota bideoklipa atera zuten; kantu honek Giorgio Mastrota izeneko TB italiarreko izarrari eskaini zioten, eta YouTube-n arrakasta handia izan zuen (100.000 ikustaldi baino gehiago bi astetan), irrati eta telebistetaraino iritsiz.

2013an, "Feudalesimo e Liberta" mugimenduarekin elkarlanean hasi zen, Europan feudalismoaren itzulera aldarrikatzen duen mugimendu politiko sasi-parodikoa. Urte horretan argitaratu zuten bideoklipa La Repubblica bezalako egunkari handietaraino iritsi zen, Italiar penintsulan zehar oihartzun handia erdietsi zuena. [5]

2014ean, A Knight at the Opera diska atera zuten, izenburuan Queen taldearen A Night at the Opera parodiatuz.

2018an Stairway to Valhalla diska atera zuten (izenburuan Led Zeppelinen Stairway to Heaven parodiatuz) zenbait gonbidaturekin: Fabio Lione Barbie, MILF Princess of the Twilight abestian, eta Alessandro Del Vecchio Hail to Liechtenstein kantuan.[6] Diska hau 2020an berrargitaratu zuten, hainbat extrarekin.[7]

2019an Norwegian Reggaeton atera zuten,[8] [9] 5 egunetan YouTuben 800.000 ikustaldi lortu zituena, black metal eta reggaetona ren arteko uztarketa eroa, Gigatron taldeko abeslariarekin elkarlanean. Kantu honen hitzak erdi espainolez daude, eta Espainiako telebistan aurkeztu zuten; gainera, Eurovision Abesti Lehiaketan Espainia ordezkatzeko gogoa adierazi zuten. [10] Urte berean, Napalm Records disketxearekin kontratua sinatu zuten.[11]

"Benetako" heavyen onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekide guztiak batera

Une honetatik aurrera, "benetako" heavy metal zenbait kantariren kolaborazioak lortu zituzten. Adibidez, 2019ko abenduan, Valhallelujah abestian (heavy metala eta gospela uztartzen dituen gabon kanta, Odin eta IKEAri eskainia) Gloryhammer taldeko Angus McFife.

2020ean zenbait single atera zituzten, besteak beste Sneeztem of a Yawn (Italiako hegoaldeko COVID-19 pandemian bizi izandakoari buruzko "abestia") eta Uranus (Steel Panther glam metal taldearen Michael Starr abeslariaren laguntzaz).

2021 urtean, taldeak logo eta musika estilo aldaketa iragarri zuen, metaletik pop-era igarotzeko Formia, eta Biancodolce singleekin.[12] Urte berean, baina, Italian Folk Metal diska argitaratu zuten,[13] [14] italieraz osorik abestutako lehena. Bertan argitaratutakoen artean La maledizione di Capitan Findus abestia atera zen (Maurizio Merluzzo eta Marco Arata aktoreekin) eta La Polenta Taragnarock (Giorgio Mastrotarekin).[15]

2023 urtean, Dislike to False Metal diska argitaratu zuten, Winterstorm in the Night eta Disco Metal singleekin. Urte berean, Pasadena 1994 singlea eta bideoa aurkeztu zuten, Joakim Brodén Sabaton power metal suediarraren taldeko abeslariaren kolaborazioarekin. Baita Armpits of Immortals ere (Ross the Boss Manowar eta The Dictators taldeetako kidearen laguntzaz). Gainera, Death to False Tours Tour 2023 izeneko bira egin zuten, Euskal Herrian ere geldialdia eginez.[16]

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freak metal taldeen ohiturari jarraiki, Nanowar of Steeleko musikariek ezizena erabiltzen dute:

  • Potowotominimak (Carlo Alberto Fiaschi) - ahotsa
  • Mr. Baffo (Raffaello Venditti) - ahotsa, soinu efektuak, DJ
  • Mohammed Abdul (Valerio Storch) - gitarra eta teklatuak, ahotsa,
  • Gattopanceri666 (Edoardo Carlesi) - gitarra eta baxua
  • Uinona Raider (Alessandro Milone) - bateria, gitarra, ahotsa

Discografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005 – Other Bands Play, Nanowar Gay!
  • 2010 – Into Gay Pride Ride
  • 2014 – A Knight at the Opera
  • 2018 – Stairway to Valhalla
  • 2021 – Italian Folk Metal
  • 2023 – Dislike to False Metal

Zuzeneko diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007 – Made in Naples
  • 2020 – Sodali Do It Better

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018 – Singles 2014 - 2018

EP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016 – Tour-Mentone Vol. I

Demo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003 – Triumph of True Metal of Steel

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018 – Esce ma non mi rosica
  • 2018 – A cena da Gianni
  • 2018 – Sottosegretari alla presidenza della Repubblica del True Metal
  • 2018 – The Call of Cthulhu
  • 2018 – Куроград
  • 2019 – Norwegian Reggaeton (feat. Charly Glamour & Gigatron)
  • 2019 – Valhalleluja
  • 2020 – Sneeztem of a Yawn
  • 2020 – Uranus (feat. Michael Starr)
  • 2020 – Deepthroat Revolution (feat. Immanuel Casto)
  • 2021 – Formia
  • 2021 – Biancodolce
  • 2023 – Armpits of Immortals (feat. Ross the Boss)
  • 2023 – Winterstorm in the Night (feat. Madeleine Liljestam)
  • 2023 – Disco Metal
  • 2023 – Pasadena 1994 (feat. Joakim Brodén)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Nanowar Of Steel Bassist Gatto Panceri 666 Discusses New Album "Italian Folk Metal," Why They Signed With Napalm Records, Food And Much More» MetalUnderground.com 2 de julho de 2021.
  2. Other Bands Play, Nanowar Gay!, Jamendo.com, 29 July 2014
  3. «Recensione: NanowaR, Into Gay Pride Ride - TrueMetal.it» web.archive.org 2010-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  4. Into Gay Pride Ride, Jamendo.com, 29 July 2014
  5. Band - Nanowar Of Steel Official Site. Nanowar.it.
  6. (Italieraz) «NANOWAR OF STEEL: i dettagli del nuovo album "Stairway To Valhalla"» https://metalitalia.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  7. (Ingelesez) BraveWords. «NANOWAR OF STEEL Release Music Video For "In The Sky"; Exclusive Stairway To Valhalla Vinyl Reissue Out This Friday» bravewords.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  8. (Italieraz) «Arriva il tormentone virale "Norwegian Reggaeton" dei Nanowar Of Steel: testo, traduzione e accordi» Bellacanzone 2019-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  9. Aiex, Tony. (2019-07-11). «Bizarro: conheça o "reggaeton norueguês" que mistura Metal e Música Latina» Tenho Mais Discos Que Amigos!.
  10. Nanowar of Steel la lía en Got Talent y se proponen como candidatos de España para Eurovisión - Tock FM, 2 October 2019
  11. (Italieraz) «NANOWAR OF STEEL: firmano con Napalm Records» https://metalitalia.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  12. (Italieraz) «NANOWAR OF STEEL: cambiano stile e si danno al pop...» https://metalitalia.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  13. Italian Folk Metal, by Nanowar of Steel. .
  14. «NANOWAR OF STEEL combina O Senhor dos Anéis e futebol em lyric video de "II Signore degli Anelli dello Stadio"» Roadie Crew 2021-12-22.
  15. (Italieraz) Cicciotti, Grazia. (2021-07-01). «Giorgio Mastrota canta con i Nanowar of Steel: «Sono uscito dalla mia comfort zone. Propaganda? Mi diverto»» Revenews (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  16. (Gaztelaniaz) García, Juanjo. (2023-03-08). «NANOWAR OF STEEL sacan nuevo tema “Pasadena 1994” junto a Joakim Brodén (Sabaton)» TNT Radio Rock (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]