Edukira joan

Naxa kalea

Wikipedia, Entziklopedia askea

 Naxa kalea Bilboko San Frantzisko auzoan, Bizkaiko Lurralde Historikoan, dagoen kalea da.

Naxa kalea
Geografia
LurraldeaBilbo
Map
Ezaugarriak
LoturakBailen kalea
Maiatzaren biko kalea
Hernani kalea
Mesedeetako kaia

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naxa kalea Hernani kaleko izkinan hasi eta Bailen kalean amaitzen da.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, La Naja izenaz ezagutzen zen eremua gaur egungo kaleak hartzen duena baino askoz zabalagoa zen. Horrela deitzen zioten, Ibaizabalen ezkerreko ertzean, Bilboren aurrean, Martin Sáez de Lanajaren etxea zegoelako. 1992ra arte, kaiari ere ematen zion izena (gaur egun Jesusen Zerbitzarien kaia du izena), eta askoz lehenago, gaur egun Santanderreko eta Abandoko tren-geltokiek hartzen dituzten lur guztiei ere. Izan ere, geltoki hauek, trenbideko hondartzekin batera, San Frantzisko eta Abandoko auzoen arteko muga gaindiezin bat osatzen dute, nahiz eta garai batean biek Abando Elizateko partaideak izan. Martin Sáez de Lanaja 1478tik 1532ra bitartean bizi izan zen. Itsas merkataritzan aritu zen, eta gazteleraz huesped deiturikoen kategoriakoa zen, eta atzerriko naoen jabe eta maestrentzako fidatzaile, babesle eta kontsignatarioak ziren. Bilboko Hiribilduko Kontzejuko erregidore eta bolsero izan zen, baita Bilboko Universidad de Mercaderes, Gaztelako Joana erreginaren 1511ko ekaineko errege-zedulagatik Kontsulatu kategoriara igoa, partaidea ere.[1][2][3]

Bizkaiko Foru Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martín Sáez de Lanajaren etxean, 1526ko abuztuan, Pedro Giron de Loaysa Bizkaiko Jaurerriko Korrejidorea buru zela Batzar Nagusiek izendatutako batzordea bildu zen, 1492ko Foru Zaharra eraberrituko zuen Bizkaiko Foru Berriaren testua idazteko.[4] 1527ko ekainaren 7an, Iñigo Urtiz de Ibarguenek eta Pedro de Barayak aurkeztu zuten, eta Carlos I. erregeak berretsi zuen Valladoliden. Gertaera ospatzeko, fatxadan zeuden armarrietako baten azpian, bata Arana eta Allende-Salazar leinuena eta bestea Maskaruatarrena, honako inskripzio hau jarri zen:«Martín Sáez de Lanajaren etxea, non Bizkaiko Forua erreformatu baitzen, 1526. urtea» Etxea 1898an eraitsi zen eta armarriak Arrieta-Maskaruatarren Gueñesko Saratxaga jauregiko fatxadara eraman ziren.[1][5][6][7]

Elizak eta komentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu berean hainbat komentu ezarri ziren.

Bilbo 1575

Sortzez Garbiaren komentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzez Garbiaren Ordenako komunitate honen jatorria San Mames ermitatik gertu dagoen beaterio batean dago, 1505ean aipatua. 1530erako komunitatea Naxara lekualdatu zen, Abandoko elizatean, baina Bilbo parean. 1629an, leku berean komentu berri bat eraiki zen. 1858an, Bilbo-Tutera trenbidearen geltokia eraikitzeak desjabetzea ekarri zuen, eta, ondorioz, kokapen berri bat bilatzea. Komentu berria, gaur egun ere martxan dagoena, Kontzezio zeharkalean eraiki zen, gaur egungo Zabala auzoan. 1861ean inauguratu zen, eta Pedro de Belauzaran jaunak proiektatu zuen..[8][9][10]

Mesedeetako komentua eta eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilborock

1532an Bilbon finkatu ondoren, Mesedeetako mojak itsasadarraren ezkerraldera aldatu ziren 1567an, Naxaren parean. 1621ean komentua eta eliza inauguratu zituzten, eta kaiari, zubiari eta ibaiaren eskuinaldeko kale txikiari ere izena eman zioten. Gaur egun mantentzen den eraikin barrokoa geroagokoa da, eta 1663 eta 1673 artean eraiki zen Abandoko Elizateko lurretan. 1750ean berreraiki zuten, baina urteak pasa eta gero bertan behera utzi zuten. Azkenean, Bilboko Udalak erosi zuen, eta gaur egun Bilborock da, kultur ekitaldietarako gunea.[11]

Jesusen Zerbitzarien Komentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesusen Zerbitzarien Komentua

Jesusen Zerbitzarien Kongregazioa, erizaintza edo ospitale-ordenetako bat, Bilbon sortu zen 1871n. 1878an, bere kideek Naxako etxe batean hartu zuten ostatu, eta toki hori bere beren Amaren Etxeko behin betiko kokaleku bihurtu zen. 1892an Joaquín Rucobari agindu zitzaizkion egoitza berri baten obrak, eta 1894an amaitu ziren. Egungo eraikina, Galdos anaiek proiektatua, 1977ko urrian inauguratu zen, eta gaur egun inguru horretan dagoen komentu bakarra da.[12]

AUZOLAN modulu psikosoziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzolan, modulu psikosoziala

Naxa kaleko 5. zenbakian Auzolan Modulu Psikosoziala dago, 2012an Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria[13] jaso zuena. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 1982tik San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako laguntza sozio-sanitarioaren alorrean lan egiten du, baina baita San Adrian, Irala-Torre Urizar, Abusu, Miribilla eta Larreagaburuko auzoetan ere.[14]

Kaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaiaren ikuspegia

1992 urteko irailaren 24tik aurrera Jesusen Zerbitzarien Kaia deiturikoa historikoki Naxako kaia bezala ezagutua izan zen, eta horrela izendatu zuten ofizialki 1889 urtean. Alde batetik, Mesedeetako zubiak mugatzen du, eta, bestetik, Areatzako zubiak. Azken horretan, Bilbo-Naxa tren-geltoki zaharra dago, aspaldi itxita.[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Bilbaopedia - Naja. Calle» www.bilbaopedia.info.
  2. Institución - Consulado de Bilbao (España). .
  3. de Villavaso, Camilo. «Bilbainos ilustres» Euskal-Erria. Revista Bascongada.
  4. Fuero Nuevo de Vizcaya de 1526. .
  5. (Gaztelaniaz) Delmás, Juan Eustaquio. Cosas de antaño. Tomo I : capítulos históricos. Andrés P. Cardenal, 136-143. or..
  6. Basas, Manuel. (2015-06-11). Calles de Bilbao. El paraje de Lanaja / Manuel Basas.. .
  7. Mujika, Jon. (2021-06-06). «Marcas de huellas en Bilbao: guiños de una ciudad» Deia.
  8. Arco, María José Lanzagorta. (2003). «El convento de la Concepción en el Bilbao del Antiguo Régimen» Bidebarrieta (12) ISSN 1137-4888..
  9. (Gaztelaniaz) «Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Egitamu Komunitario - SORTZEZ GARBIAREN KOMENTUA» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  10. Salbidegoitia Arana, Jose Mª. (2009). «Vista del Convento de la Concepción y del Muelle de la Villa de Bilbao en 1813» Bidebarrieta.
  11. Martínez, Cristina. (2015-06-11). A merced de los avatares de la historia : la iglesia, muelle y puente, testigos del discurrir de los siglos / Cristina Martínez.. .
  12. (Gaztelaniaz) «Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Egitamu Komunitario - JESUSEN ZERBITZARIEN KOMENTUA» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  13. r01e00000ff26d466e5a470b8142f72706f2d1cde, r01e00000fe4e66771ba470b85a842e927973ef4d. (2012-12-14). «Los módulos de asistencia psicosocial de Bilbao recibirán el Premio Emakunde a la Igualdad» www.euskadi.eus.
  14. «BOLETIN-OVGB» www.bizkaia.eus.
  15. «Bilbaopedia - Siervas de Jesús. Muelle» www.bilbaopedia.info.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]