Zabala (Bilbo)
- Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabal (argipena)».
Zabala | |
---|---|
Euskal Herria | |
Fleming doktorearen plaza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Ibaiondo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′19″N 2°55′55″W / 43.25528°N 2.93194°W |
Azalera | 0,21 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² |
Zabala Bilboko auzo bat da, Ibaiondo barrutian dagoena, bostgarren barrutian alegia. Auzoak 5.672 biztanle zituen eta 0,21 kilometro karratuko azalera (2006an udalak emaniko datu demografikoen arabera). Zabala hiriaren hego mendebaldean kokaturik dago, iparraldean Renfe eta Feveren trenbidearekin egiten du muga, hegoaldean San Frantziskorekin, eta iparraldean San Adrian auzoarekin.
Auzoak Bruno Maurizio Zabala nabigatzaile durangarraren abizena hartzen du. Aitzitik, auzoaren kale nagusiak nabigatzailearen izena darama. XX. mende hasierakoa da auzoaren garapena, ondoko San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoena bezalaxe. Etxebizitza aipagarrien artean "Trenbideko langileen etxeak", duela gutxi Bilboko udalak berriztaturikoak.
Horrez gain, 2005ean Cantalojas zubiaren handitze lanak bukatu ziren, Renferen trenbidearen tarte bat lurperatu eta auzoarentzako aisialdi gune berria eraikitzea posible egin zuena.
Kale garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bruno Mauricio Zabala kalea
- Fleming doktorearen plaza.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)"Barrios Altos" webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Buia • Deustuko Doneperiaga • Elorrieta • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |