Nicholas Georgescu-Roegen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicholas Georgescu-Roegen
unibertsitateko irakasle

1932 - 1946
Bizitza
JaiotzaKonstantza1906ko otsailaren 4a
Herrialdea Errumania
HeriotzaNashville1994ko urriaren 30a (88 urte)
Hobiratze lekuaBelluko hilerria
Heriotza modua: diabetes mellitusa
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Londresko University College
Bukaresteko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaPh.D.a
Tesi zuzendariaKarl Pearson
Hizkuntzakerrumaniera
ingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)Joseph Schumpeter
Karl Pearson
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta estatistikaria
Enplegatzailea(k)Bukaresteko Unibertsitatea
Vanderbilt Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Erromako Kluba
Mugimenduadesazkundea

Nicholas Georgescu-Roegen (Nicolae Georgescu, 1906ko otsailaren 4a – 1994ko urriaren 30a) matematikari, estatistikari eta ekonomialari errumaniarra izan zen. Gaur egun, batez ere 1971ko bere obra nagusigatik da ezaguna eta oraindik ere oso aipatua: Entropiaren Legea eta Prozesu Ekonomikoa[1]. Haren arabera, baliabide natural guztiak azkenean agortzen dira jarduera ekonomikoan erabiltzen direnean. Georgescu-Roegenen lana, ekonomiaren paradigmaren sortzailea, erabakigarria izan zen ekonomia ekologikoa azpikategoria akademiko independente gisa ezartzeko.

Pentsamendu ekonomikoaren historian, Georgescu-Roegen izan zen, batzuen ustez, lehen ekonomialaria, Lurreko baliabide mineral guztiak uneren batean agortuko direlako premisari buruz teorizatzen. Bere lan paradigmatikoan, Georgescu-Roegen-ek argudiatzen du urritasun ekonomikoa errealitate fisikoan sustraituta dagoela; baliabide natural guztiak modu itzulezinean degradatzen direla jarduera ekonomikoan erabiltzen direnean; lurraren karga-ahalmena —hau da, lurrak giza populazioei eta kontsumo-mailei eusteko duen gaitasuna— denbora baten buruan murriztu egingo direla, jarduera ekonomikoaren eraginez. Bere lan akademikoari datxekion ezkortasun erradikala dela eta, entropiaren kontzeptu fisikoan oinarritua, Georgescu-Roegenen eta haren jarraitzaileen jarrera teorikoari 'entropiaren pesimismoa' deitu zioten.

Gaztetan jaioterrian, hau da Errumanian, Frantziako Sorbonan eta Londreseko School of Economics-en ikasi zuen. Matematika eta estatistika, gehien bat. Gero Georgescu-Roegen Joseph Schumpeterren ikaslea eta babestua izan zen, eta hark erakutsi zion kapitalismoak berezko dituela eboluzio-aldaketa itzulezina eta 'sormenezko suntsiketa'.

Georgescu-Roegen, Herman Dalyren maisu eta aholkularia izan zen, eta, gero, ekonomia egonkor baten kontzeptua garatu zuen, ekonomiaren bidez (mundu mailakoa) baliabide naturalen fluxuari murrizketa iraunkorrak ezartzeko.

Baliabide naturalen fluxuak modelizaziora eta analisi ekonomikoetara eramatean, Georgescu-Roegenen lana erabakigarria izan zen ekonomia ekologikoa azpikategoria akademiko independente gisa ezartzeko 1980ko hamarkadan: Gainera, 2000. urte hasieran Frantzian eta Italian sortu zen desazkunde mugimenduak Georgescu-Roegenen figura goraipatu zuen. Azkenean, Georgescu-Roegen-ek gutxienez hiru belaunalditako pertsonak hezi, eraginpean hartu eta inspiratu zituen, baita gaur egungo aktibistak, ekonomialari ekologistak, are gazteagoak diren desazkunde-antolatzaile eta ekintzaileak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]