Noah Lyles (1997kouztailaren 18a) 100 metro eta 200 metroetan lehiatzen den atletismoko esprinter profesional estatubatuarra da. 2019ko munduko txapelduna eta 2020ko brontzezko domina olinpikoa da 200 metroko proban. Lylesek 9,86 segundoko marka pertsonala du 100 metroetako proban eta 19,50 segundokoa 200 metroetan. Lylesek 300 metroko indoor munduko marka onena izan zuen 31,87 segundoko denborarekin 2017ko AEBetako Indoor Txapelketan Steven Gardinerrek 2022an hautsi zuen arte.
200eko proban urrezko domina irabazi zuen 2014ko Gazte Olinpiar Jokoetan Nanjing-en, Txinan. Urrezko dominak irabazi zituen 100m-ko proban eta 4 × 100 metroko erreleboan 2016an Bydgoszczen (Polonian) U20ko Munduko Txapelketan. Urrezko dominak irabazi zituen 200 metroko proban eta 4x100m-ko erreleboan 2019ko Dohako Atletismoko Munduko Txapelketan. [1]