Noli me tangere
Noli me tangere (euskaraz: «Ez nazazu ikutu») Vulgataren testu batean agertzen den esaldia da. (Joanen Ebanjelioan, 20;17)[1] Hitz horiek Jesu Kristok, bere Piztueraren ondoren, Maria Magdalenari esan omen zizkion. Izan ere, testua idatzi zen jatorrizko koiné greziarrean esaldia hau da: μὴ μoυ ἅπτoυ (mè mu haptu), denboran ekintza jarraian adieraziz; horrek beste interpretazioa ahalbideratu du: "Ez atxiki niri".[2]
Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gertaerak interpretazio desberdinak ezagutu ditu. Maurice Zundel bezalako zenbait autoreren arabera, Maria Magdalena bera ukitu ez zezala eskatuz, Jesusek adierazi zuen behin piztuera lortuez gero, gizateriaren eta bere jainkozko pertsonaren arteko lotura ez dela jada fisikoa izango; hau da, hortik aurrera bihotzaren eta Eukaristiaren bitartez egingo zela.
Era berean, geroago, Tomas apostoluak, gertatutakoa sinisten ez duelako, Jesusen zauriak ukitu nahi izan zituenean, horrela esan zion Jesusek: "Zoriontsu ikusi gabe sinesten dutenak".[3]
Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaius Julius Solinusek topiko literario bat jaso zuen. Esaten zen Julio Zesar hil eta hirurehun urtetara orein zuri batzuk zeudela lepoan Noli me tangere, Caesaris sum ("Ez ikute, Zesarrenak gara") esaldiaz lepokoak zeramatela.[4]
Thomas Wyatt idazleak Whoso list to hunt poeman esaldia erabili zuen.[5]
Beste esanahiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kantu gregorianoan tropo mota baten gaia da.
- Eliza ortodoxoan gaueko gaubeilan gertaera hamabi matutien batekin ospatzen da.[6]
Gaia azaldu duten margolari batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Giotto, Cappella Scrovegni Padua, eta 1320an Assisen.
- Tilman Riemenschneider (1490-1492), Staatliche Museum, Berlin.
- Duccio (1308-1311), Museo dell'Opera Metropolitana del Duomo Sienan.
- Fra Angelico (1440-1441), San Marco komentua Florentzian.
- Guillaume Barbe (1468/1469), Notre-Dame katedrala, Rouen.
- Federico Barocci (1590), Alte Pinakothek, Munich, eta Uffizi Galeria Florentzian (1590).
- Martin Schongauer, Unterlinden Museoa Colmar.
- Lavinia Fontana (1581), Uffizi Galeria, Florentzia.
- Nicolas Poussin (1653), Pradoko museoa, Madril.
- Le Corrège (1525 inguruan), Pradoko museoa, Madril.
- Hans Baldung (1539), Hessisches Landesmuseum, Darmstadt.
- Paolo Veronese, Grenobleko museoa.
- Bronzino (1531), Buonarroti Etxea, Florentzia eta Louvreko museoa, Paris.
- Hans Memling (1480), Alte Pinakothek, Munich.
- Giovanni Paolo Lomazzo, Pinacoteca Civica, Venezia.
- Andrea del Sarto, San Salvi Museo, Florentzia.
- Maurice Denis (1895-1896), Maurice-Denis «Le Prieuré » museoa.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Noli me tangere, Tiziano, c. 1512, National Gallery, Londres.]]
Noli me tangere, Jan Brueghel Gaztea, 1625, Musée des Beaux-Arts, Nancy.
Noli me tangere, Poussin, 1653.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Vulgata
- ↑ BLP
- ↑ Maurice Zundel: Silence, parole de vie, transcription d'une retraite donnée en 1959, Anne Sigier, 1990, p. 129.
- ↑ Jones, Mary (January 15, 2008). "The White Stag".
- ↑ https://www.theguardian.com/books/booksblog/2009/aug/10/poem-of-the-week-thomas-wyatt
- ↑ Dunlop, Carolyn C. (2000). Music of the Russian court chapel choir: 1796-1917. Amsterdam: Harwood Academic Publishers. 58–59 or. ISBN 978-90-5755-026-3.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez):Esaldiaren interpretazioa.
- (Gaztelaniaz):Noli me tangere artean.