Olena Kostevytx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olena Kostevytx

Bizitza
JaiotzaKhabarovsk1985eko apirilaren 14a (38 urte)
Herrialdea Ukraina
Hezkuntza
HeziketaChernihiv Polytechnic National University (en) Itzuli 2005)
Jarduerak
Jarduerakkirol-tiratzailea
Pisua53 kilogramo
Altuera162 zentimetro
Jasotako sariak

Olena Dmytrivna Kostevytx (ukraineraz: Олена Дмитрівна Костевич; Khabarovsk, Errusiako SESF, SESB, 1985eko apirilaren 14a) ukrainar tiratzailea da.[1] Hainbat Tiro Txapelketa irabazi ditu. Horien artean, bi Munduko Tiro Txapelketa (2002an 10 metro aire pistolarekin eta 2018an 25 metro aire pistolarekin), baita hiru Europako Tiro Txapelketa (2015ean eta 2016an 10 metro aire pistolarekin eta 2019an 10 metro aire pistolarekin talde mistoan).

Udako Olinpiar Jokoetan aritu da eta hainbat domina bereganatu izan ditu. Emakumezkoen 10 metroko aire pistola tiro lehiaketaren txapeldun olinpikoa izan zen 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan. 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina bana irabazi zituen emakumezkoen 10 metroko eta 25 metroko aire pistola tiro lehiaketetan. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan talde mistoko 10 metroko aire pistola tiro lehiaketan brontzezko beste domina bat irabazi zuen Oleh Omeltxuk taldekidearekin.

Nazioarteko palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2004 Sidney Australia Australia 1. postua, urrezko domina 10 metro aire pistola
2012 Londres Ingalaterra Ingalaterra 3. postua, brontzezko domina 10 metro aire pistola
2012 Londres Ingalaterra Ingalaterra 3. postua, brontzezko domina 25 metro aire pistola
2020 Tokio Japonia Japonia 3. postua, brontzezko domina 10 metro aire pistola - Talde mistoan
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2002 Lahti Finlandia Finlandia 1. postua, urrezko domina 10 metro aire pistola
2014 Granada Espainia Espainia 2. lekua, zilarrezko domina 10 metro aire pistola
2018 Changwon Hego Korea Hego Korea 1. postua, urrezko domina 10 metro aire pistola
2018 Changwon Hego Korea Hego Korea 3. postua, brontzezko domina Aire pistola talde mistoan
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2003 Gothenburg Suedia Suedia 2. lekua, zilarrezko domina 10 metro aire pistola
2004 Győr Hungaria Hungaria 2. lekua, zilarrezko domina 10 metro aire pistola
2011 Brescia Italia Italia 3. postua, brontzezko domina 10 metro aire pistola
2012 Vierumäki Finlandia Finlandia 2. lekua, zilarrezko domina 10 metro aire pistola
2013 Odense Danimarka Danimarka 3. postua, brontzezko domina 10 metro aire pistola talde mistoan
2013 Odense Danimarka Danimarka 3. postua, brontzezko domina 10 metro aire pistola talde mistoan
2015 Arnhem Herbehereak Herbehereak 1. postua, urrezko domina 10 metro aire pistola
2015 Maribor Eslovenia Eslovenia 3. postua, brontzezko domina 25 metro aire pistola
2016 Győr Hungaria Hungaria 1. postua, urrezko domina 10 metro aire pistola
2016 Győr Hungaria Hungaria 2. lekua, zilarrezko domina 10 metro aire pistola talde mistoan
2017 Maribor Eslovenia Eslovenia 2. lekua, zilarrezko domina 10 metro aire pistola
2018 Győr Hungaria Hungaria 3. postua, brontzezko domina 10 metro aire pistola talde mistroan
2019 Osijek Kroazia Kroazia 1. postua, urrezko domina 10 metro aire pistola talde mistroan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]