Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Omar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Omar
Rashidun Caliphs Umar ibn Al-Khattāb - عُمر بن الخطّاب ثاني الخلفاء الراشدين.svg
Ondo gidatutako kalifak

634ko abuztuaren 22a - 644ko azaroaren 3a
Abu Bakr - Uthman ibn Affan
Bizitza
Jaiotza c.579, 585 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Rasidar kalifaldia
Talde etnikoa Arabiarra
Heriotza Medina644ko azaroaren 3a (58/59 urte)
Hobiratze lekua Masjid al-Nabawi
Heriotza modua gizahilketa: labankada
Hiltzailea Pirouz Nahavandi Itzuli
Familia
Aita Khattab ibn Nufayl
Ama Hàntama bint Hixam
Ezkontidea(k) Umm Kulthum bint Asim Itzuli
Umm Kulthum bint Ali Itzuli
Atiqa bint Zayd Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak estatu-politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Badreko gudua
Battle of Uhud Itzuli
Battle of the Trench Itzuli
Battle of Khaybar Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama
Signature Believed To Be Of ʿUmar B. Al-Khaṭṭāb.png

Omar ibn al-Jattab (arabieraz: عمر بن الخطاب‎, Umar ibn Al-Khattāb, Umar Al-Khattaben semea; Meka, c.579 - Medina, 644ko azaroaren 3a) edo soilik Omar[1] kalifa ortodoxo deiturikoen artean bigarrena izan zen, Mahoma hil ondoren eta Abbastar Kaliferria ezarri aurretik islamdar inperioak izan zituen lehen gobernariak. Omar, Abu Bakrren ondorengoa izan zen, eta 634tik 644ra arte gobernatu zuen.

Mekan jaioa 579 inguruan, hasiera batean, Mahomaren eta erlijio berriaren fededunen aurka borrokatu zuen, baina, beranduago, Islamera bihurtu zen, eta profetaren ordezkaririk leialenetakoa izan zen. Gainera, Mahomaren aitaginarreba zen, profeta, Omarren alaba zen Hafsarekin ezkondu baitzen.

Behin kalifa aukeratua izan ondoren, Umarrek Bizantziar Inperioa eta Persiaren aurka borrokatu zuen. Mediterraneo itsasoaren ekialdeko zatia konkistatzera abiatu zen, bere ondorengoek hedatuko zuten islamdar inperioaren oinarriak ezarriz. Siria bizantziarra 638an konkistatu zuen, Egipto 642an, eta Mesopotamia, ordutik aurrera Irak bezala ezagutuko dena, urte berean, Nehavendeko guduaren ondoren. Konkistatutako lurralde guztietan jada existitzen ziren egitura administratiboak mantendu zituen, eta ez zen bertako biztanleen sinesmen erlijiosoekin amaitzen saiatu, beste arrazoi batzuen artean, musulmanak ez zirenak, dhimmiak edo "babestuak" estatutupean jarri zituelako, zerga berezi bat ordaintzera behartzen zituena, islamdar estatuari diru sartze garrantzitsuak ematen zizkiona. Bere tropak, konkistatutako tokietan, biztanleriatik isolatuta mantentzen zituen, eta lortutako diruarekin ordaintzen zituen.

Omar Sinestunen Printzea (أمير المؤمنين, amīr al-muminīn) titulua eraman zuen lehen kalifa izan zen. Hejiraren aroa ezarri zuen, islamdar egutegia honen araberakoa delarik, 622ko uztailaren 16an hasiz. Harkaitzeko Kupula ospetsua Jerusalemen eraikitzea ere agindu zuen, tradizioaren arabera, Abraham bere seme Ismael (judu-kristau tradizioan Isaak) sakrifikatzeko zorian egon zen arrokaren inguruan, eta nondik Mahoma zerurantz igo zen.

644ko azaroaren 3an hil zuen Firūz izeneko esklabo persiar batek, estatuko hiriburu zen Medinako meskitan. Uthmanek ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.