Omar Sharif
Omar Sharif, benetako izenez Michel Demitri Shalhoub (1932ko apirilaren 10a, Alexandria - 2015eko uztailaren 10a, Kairo[1]) egiptoar aktorea izan zen.
Siriar-libanoar jatorria zuen[2]. Hollywoodeko hainbat filmetan parte hartu izan zuen; bere ospea, nagusiki, Lawrence of Arabia, Doctor Zhivago, Genghis Khan eta Funny Girl filmeekin bereganatu zuen. 1963an Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen; Urrezko Globo Saria, berriz, hiru aldiz irabazi zuen: 1963an Lawrence of Arabia filmarekin Urteko Izar Berriarena eta Bigarren Aktore Onenarena eta, azkenik, 1965an Doctor Zhivago filmarekin Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama atalean.
Filmografia
- Lawrence of Arabia (1963)
- The Fall of the Roman Empire (1964)
- Doctor Zhivago (1965)
- Genghis Khan (1965)
- Funny Girl (1968)
- Mackenna's Gold (1969)
- The Last Valley (1970)
- Top Secret! (1984)
- The 13th Warrior (1999)
Iruditegia
1961an A man in our house filman
Erreferentziak
- ↑ Omar Sharif aktorea hil da 83 urterekin bihotzekoak jota Naiz.eus
- ↑ http://movies.nytimes.com/person/64847/Omar-Sharif/biography ...Born into a wealthy Lebanese-Egyptian family, Omar Sharif was a math and physics major at Cairo's Victory College... Movies & TV. the New York Times egunkaria
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Omar Sharif ![]() |
- Omar sharifen IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)