Osman II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osman II.a


Otomandar Inperioko sultana

1618ko otsailaren 26a - 1622ko martxoaren 20a
Mustafa I.a - Mustafa I.a
Bizitza
JaiotzaIstanbul1604ko azaroaren 3a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaIstanbul1622ko maiatzaren 20a (17 urte)
Hobiratze lekuaIstanbul
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaAhmed I.a
AmaMahfiruz Sultán
Ezkontidea(k)Akile Hatun (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta poeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Osman II.a[1] (1604ko azaroaren 3a1622ko maiatzaren 20a) Otomandar Inperioko sultana 1618tik bere heriotzara arte.

Ahmed I.aren semea zen. Hamalau urte zituela, eta bere osaba zen Mustafa I.aren aurkako estatu-kolpe baten ondoren, hartu zuen sultan-agintea. Gaztea izan arren, Osmanek azkar hartu zuen bere gain gobernua eta berak zuzenean eraman zuen Poloniako inbasio otomandarra Moldaviako handikien gerretan.

Txotingo guduan garaitua izan ondoren, Osman II.a Konstantinoplara itzuli zen burua makurtua, porrotaren errua jenizaroen koldarkeriari egotzirik. Ondoren, Osman II.a, jenizaroen aurka jarri zen; jenizaroek instituzio pretoriartzat hartu zituen, eta hauen botera gutxitzen saiatu zen. Honen emaitza matxinada bat izan zen, Mustafa I.aren ama buru zelarik. Osman atxilotu eta soka batekin ito zuten.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osman II.a Aldatu lotura Wikidatan