Edukira joan

Bayezid II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bayezid II.a


8. Otomandar Inperioko sultana

1481 (egutegi gregorianoa) - 1512 (egutegi gregorianoa)
Mehmed II.a - Selim I.a
Bizitza
JaiotzaDidimotika1447ko abenduaren 3a
Lehen hizkuntzaOtomandar turkiera
HeriotzaIstanbul1512ko maiatzaren 26a (64 urte)
Hobiratze lekuaIstanbul
Familia
AitaMehmed II.a
AmaGülbahar Hatun
Ezkontidea(k)Ayşe Hatun (en) Itzuli
Bülbül Hatun (en) Itzuli
Hüsnüşah Hatun (en) Itzuli
Gülfem Hatun (en) Itzuli
Ferahşad Hatun (en) Itzuli
Nigar Hatun (en) Itzuli
Gülruh Hatun (en) Itzuli
Şirin Hatun (en) Itzuli
Ayşe Gülbahar Hatun (en) Itzuli
Muhtereme Ferahşad Hatun (en) Itzuli
Sultan Hatun (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
arabiera
persiera
Txagatai hizkuntza
italiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama

Musicbrainz: 692042e6-8cc4-4a5f-8e71-d3c3c07de89c Edit the value on Wikidata

Bayezid II.a (otomandar turkieraz: بايزيد ثانىBāyezīd-i s̱ānī; turkieraz: II. Bayezid; Didimotika, 1447ko abenduaren 3a - Abalar, Havsa, 1512ko maiatzaren 26a) Otomandar Inperioko sultana izan zen 1481etik 1512an hil zen arte.

Bayezid Didimotikako jauregian, Traziako eskualdean, jaio zen. Mehmed II.a «Konkistatzailea»ren semea zen, eta 1481ean tronuratu zen.[1] Aitaren antzera, mendebaldeko eta ekialdeko kulturaren mezenasa izan zen, eta, beste sultan askok ez bezala, trabarik gabeko barne-politika bermatzen egin zuen ahalegin guztia. Hori dela eta, «Justua» goitizenaz ere ezaguna zen.

Bere agintaldian kanpaina zenbait egin zituen Moreako Despoterria konkistatzeko; eskualde hori sarritan deskribatu izan zen botere otomandarra Ekialdeko Mediterraneoan bermatzeko giltza gisa.

Bayeziden kezka nagusia Cem anaiarekin izan zuen borroka zen. Anaiak tronua eskatzen zuen, eta horretan laguntzeko, Maltako Ordenako Zaldunen babes militarra bilatu zuen Bayezidek. Zaldunek Cem preso hartu zuten, eta Inozentzio VIII.a Aita Santuari bidali zioten. Cem Napoliko presondegi batean hil zen, gaixotasun infekzioso baten ondoren.

Ekialdeko altxamenduak asko izan ziren Bayeziden agintaldian. Sarritan Persiako xah zen Ismailek babestu egiten zituen altxamendu horiek, xiismoa bultzatu eta hedatzeko gogotsu baitzegoen, horrela estatu otomandarraren agintea gutxitzeko. Anatoliako agintari otomandarrak, izan ere, mehatxu serioak jaso zituzten denboraldi honetan, eta Bayeziden Bisir Handia, Ali Paxa, erail egin zuten matxinatuen kontrako bataila batean. Bayezid II.ak, era berean, armada otomandarra Iberiar penintsulara bidali zuen 1492an, Errege-erregina «Katolikoen» dekretuz egotziak izan ziren judu espainiarrak otomandarren eskualdera eramateko.

Bayezid II.ak bere seme Selim eta Ahmedek ondorengotza lortzeko zuten borroka ikusi behar izan zuen bizitzako azken urteetan. Halako batean, Bayezid Ahmedek asasinatuko zuen beldur zen, eta Konstantinoplan sartzea debekatu zion semeari.

Selimek, janizarien laguntzarekin, Ahmed garaitu eta exekutatzeko agindua eman zuen. Beyazidek abdikatu egin zuen 1512ko apirilean. Jaioterri zuen Dimetokara erretiratzea pentsatu zuen, baina bidaian hil zen, eta Istanbulen hobiratu zuten, haren izena daraman meskitan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]