Murad IV.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Murad IV.a
Murad IV.jpg
Otomandar Inperioko sultana

1623-09-10 - 1640-02-09
Mustafa I.a - Ibrahim I.a
Bizitza
Jaiotza Istanbul1612ko uztailaren  27a
Herrialdea  Otomandar Inperioa
Heriotza Istanbul1640ko otsailaren  8a (27 urte)
Hobiratze lekua Istanbul
Heriotza modua berezko heriotza: Q12957255 Itzuli
Familia
Aita Ahmed I.a
Ama Kösem Sultan
Ezkontidea(k) Ayşe Haseki Sultan Itzuli
Faria Sultan Itzuli
Bikotea(k) Q28662828 Itzuli
Shempsperi Sultan Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Osmanliar Dinastia
Jarduerak
Jarduerak agintaria
Tughra of Murad IV.svg

Murad IV.a[1] (otomandar turkieraz: مراد رابع, Murād-ı Rābiʿ; Istanbul, 1612ko uztailaren 27a - Istanbul, 1640ko otsailaren 8a) Otomandar Inperioko sultana izan zen 1623tik 1640ra arte. Ezaguna izan zen estatuaren agintea berreskuratu izanagatik, eta baita erabilitako metodo latzengatik ere.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osaba zuen Mustafa I.aren ondorengoa izan zen, eta denbora luzez aritu zen gertueneko familiartekoen kontrolpean. Sultan izan zen lehen urteetan, bere ama Kösem balidoak semearen bidez gobernatu zuen. Inperioa anarkian eroria zen, persiarrek berehalakoan inbaditu zuten, Anatoliaren iparraldean hainbat altxamendu izan ziren, eta 1631n, jenizaroek jauregia hartu eta, jauregiko beste pertsona batzuen artean, Bisir Handia asasinatu zuten.

Murad gazteak bere boterea berrestea eta bere agintea ezartzea erabaki zuen. Izendatu berria zen Bisir Handiari lepoa mozteko agindua eman zuen, 500 agintari militar itotzeko agindu zuen, eta 20.000 erreboltari hil zituen Anatolian. Otomandarren tradizioari —senideak hiltzekoari— jarraiki, Beyazid anaia asasinatzeko agindu zuen, 1635ean; urte batzuk geroago, bi senide exekutarazi zituen.

Aurreko sultanen gobernuen garaian areagotu zen ustelkeria desagerrarazten saiatu zen. Hau era askotara egin zen: gastu xahutzaileak mugatuta. Alkohola, tabakoa eta kafea debekatu zituen Istanbulen eta Inperio osoan. Debekua hausten zuen oro exekutatzeko agindu zuen. Bera, ordea, alkoholiko izan zen bizitza osoan.

Haremgo ohaideek sultanaren mesedeak lortzeko —eta horrela balido izanda boterea lortzeko— izaten zituzten borrokak kontuan hartuta, Muraden ama saiatu zen bere semearengan amodio homosexuala sustatzen. Muradek emakumeenganako haragikeriazko sentimenduak bezainbeste erakutsi zituen gorrotozko sentimenduak.

Murad oso gizon handia, garaia, borroka kirol gisa egiten zuena, eta gerlari beldurgarria zen. Gizakiaz gaindiko indarra zuen ia.

Arlo militarrari dagokionez, Muraden agintaldian nabarmentzekoa izan zen Persiaren aurkako gerra; hor, indar otomandarrek Azerbaijan konkistatu, eta Tabriz eta Hamadan hartu zituzten. Otomandar Inperioaren azken ekintza gogoangarri batean, 1638an, Bagdad hartu zuten.

Murad gudu-zelaian armada baten buruzagi-lanak egin zituen azken sultan otomandarra izan zen.

Hil aurretik, Safavi dinastia persiarrarekin bake-ituna (1639) sinatu zuen. 1640an hil zen, 27 urte zituela, gibeleko zirrosi baten ondorioz. Hiltzear zela, Ibrahim I.a anaia exekutatzeko agindu zuen, baina ez zen agindua bete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Murad IV.a Aldatu lotura Wikidatan