Mehmed VI.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mehmed VI.a
Sultan Mehmed VI of the Ottoman Empire.jpg
Otomandar Inperioko sultana

1918ko uztailak 3 - 1922ko azaroak 19
Mehmed V.a
Bizitza
Jaiotza Istanbul eta Konstantinopla1861eko urtarrilaren 14a
Herrialdea  Otomandar Inperioa
Heriotza Sanremo1926ko maiatzaren 16a (65 urte)
Hobiratze lekua Damasko
Familia
Aita Abdulmezid I.a
Ama Gülcemal Sultan, Gülüstü
Ezkontidea(k) Emine Nazikeda
Müveddet Kadınefendi
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Osmanliar Dinastia
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Sinesmenak
Erlijioa islama
sunismoa
Tughra of Mehmed VI.JPG

Mehmed VI.a (turkieraz, Mehmed Vahideddin edo Mehmet Vahdettin; 1861eko urtarrilaren 14a - 1926ko maiatzaren 16a) Otomandar Inperioko 36. sultana eta azkenengoa izan zen. 1918-1922 urte-tartean izan zen Inperioko sultan. Osman Etxekoa zen. Ilobak, tronurako ondorengoa zenak, bere burua hil zuela eta, hartu zuen agintea Mehmed VI.ak.

Lehen Mundu Gerra izugarrizko porrota izan zen Otomandar Inperioarentzat. Indar britainiarrek Bagdad eta Jerusalem hartu zituzten gerra-garaian, eta Inperioaren parterik handiena aliatu europarren artean banatu zen. 1920an San Remon egindako hitzaldian, frantsesei Siriaren gaineko agintea eman zitzaien, eta britainiarrei Palestina eta Mesopotamiaren gainekoa. 1920ko abuztuan, Mehmeden ordezkariek Sevresko ituna sinatu zuten. Itun horretan, aipatutako aginteak onartzen ziren, Anatoliaren eta Esmirnaren gaineko kontrol otomandarra baztertzen zuen, eta Al-Hijaz estatu independente gisa onartzen zuen.

Nazionalista turkoak ez zeuden gustura sultanak ituna onartu izanarekin. Kemal Atatürk politikariak gidatuta, gobernu berri bat eratu zuten, Batzarre Nagusi Turkoa zeritzona, 1920an, eta Ankaran gunea zuena. Urte bereko apirilaren 23an konstituzio berria onartu zen.

Nazionalistek izandako garaipenek sultanerria 1922an abolitua izatea ekarri zuen. Mehmed gerraontzi britainiar batean joan zen Konstantinoplatik Maltako deserrira. San Remon, Italian, hil zen, maiatzaren 15ean. 1922ko azaroan, Mehmeden lehengusu propioa eta printze oinordekoa kalifa hautatu zuten, eta dinastiako buru izan zen Abdulmecid II.a izenarekin.

Mehmed VI.a, azken sultan otomandarra
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mehmed VI.a Aldatu lotura Wikidatan