Edukira joan

Osman III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osman III.a


Otomandar Inperioko sultana

1754ko abenduaren 13a - 1757ko urriaren 30a
Mahmud I.a - Mustafa III.a
Bizitza
JaiotzaEdirne1699ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaTopkapı jauregia1757ko urriaren 30a (58 urte)
Hobiratze lekuaIstanbul
Meskita Berria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaMustafa II.a
AmaŞehsuvar Sultan
Haurrideak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa

Osman III.a[1] (1699ko urtarrilaren 2/3a - 1757ko urriaren 30a) Otomandar Inperioko sultana izan zen 1754tik 1757ra arte.

Mahmud I.aren anaia gazteena eta Mustafa II.aren semea, Edirneko jauregian jaio zen.

Haren agintaldi laburrak alderdi negatibo bat zuen: musulman ez zirenen kontrako intolerantzia geroz eta handiagoa (kristauei eta juduei arropa bereizgarria eta intsigniak eramateko eskatu zitzaien). Istanbulen parte bat erre zuen sutea ere ezagutu zuen.

Osmanek bizitzaren parterik handiena jauregian preso eman zuen, eta sultan egin zutenerako bazituen bere portaeran halako berezitasun batzuk.

Bere aurreko sultanek ez bezala, musika gorroto zuen, eta jauregitik musikari guztiak bota zituen. Kafes delakoetan bizita, haremean zegoen jauregiko presondegian alegia, emakumeekiko ezinikusia bereganatu zuen.

Topkapı jauregian, Konstantinoplan, hil zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osman III.a Aldatu lotura Wikidatan