Mustafa III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mustafa III.a
Mustafa3.jpg
Otomandar Inperioko sultana

1757ko urriak 30 - 1774ko urtarrilak 21
Osman III.a - Abdul Hamid I.a
Bizitza
Jaiotza Istanbul1717ko urtarrilaren 28a
Herrialdea  Otomandar Inperioa
Heriotza Istanbul1774ko urtarrilaren 21a (56 urte)
Familia
Aita Ahmed III.a
Ama Amina Mihr-i Shah
Ezkontidea(k) Mihrişah Valide Sultan
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Osmanliar Dinastia
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Sinesmenak
Erlijioa islama
Tughra of Mustafa III.JPG

Mustafa III.a (1717ko urtarrilaren 171774ko urtarrilaren 21a) Otomandar Inperioko sultana 1757tik 1774a.

Ahmed III.aren semea zen, eta bere anaiak Abd-ul-Hamid I.ak oinordetu zuen 1774an.

Gobernari gisa, adoretsua eta zorrotza izan zen, eta armada eta estatuko aginte-sistema modernizatzen saiatu zen bere inperioa Mendebaldeko Europako arauetara egokitzeko. Jeneral atzerritarrak erabili zituen inperioko infanteria eta artilleria aldatzeko. Sultanak Matematika-, Nabigazio- eta Zientzia-akademiak ere fundatu zituen.

Hala ere, Mustafa III.ak ez zuen arrakasta handirik izan bere modernizazio-helburuetan; batetik, Otomandar Inperioa gainbehera zihoalako, eta bestetik, jenizaroek eta imanek ez zituztelako begi onez ikusten sultanak administrazioan egin nahi zituen aldaketak.

Bere armada ahula zela bazekienez, Mustafak Katalina Nagusiak bultzatutako Krimeako gerra eragotzi zuen, eta ahalmenik gabe ikusi zuen Krimeak nola beretzen zuen Otomandar Inperioa. Hala ere, ekintza honek eta Polonian izandako errusiar agresioak, eragin zuen Mustafa III.ak Errusiari gerra deklaratzea. Handik gutxira Konstantinoplan hil zen, 1774ko urtarrilaren 21ean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mustafa III.a Aldatu lotura Wikidatan