Pastora Galván

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pastora Galván

Bizitza
JaiotzaSevilla1980ko urtarrilaren 16a (44 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria

Pastora Galván de los Reyes (Sevilla, 1980ko urtarrilaren 16a) sevillar flamenko-dantzaria eta dantza-maistra da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Galvánen alaba zen. Israel Galván dantzari eta koreografoa neba du.[3] Dantza Espainiarreko karrera egin zuen Sevillako Kontserbatorioan 1990 eta 1998 bitartean. Denboraldi horretan hasi zen lehen lan profesionalak egiten.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean eta 1996an Estatu Batuetara joan zen San Frantziskoko Antzerki Flamenkoaren Konpainiarekin. Hurrengo urtean, ikastaroak eman zituen Standford Unibertsitatean, Frantzian Israel Galván konpainiarekin, Bartzelonako ‘El Cordobés’ oholtzan eta beste agertoki batzuetan, Eva La Yerbabuena, Fernando Terremoto, La Susi eta beste artista batzuekin batera. Sevillako ‘Los Gallos’ oholtzan ere kontratatu zuten, bi urterako.

1998ko Sevillako Flamenko Biurtekoan, Israel Galvánen Mira / Los zapatos rojos lanean parte hartu zuen, Londresen eta Perun emanaldiak eginez; María Pagés koreografoak ere kontratatu zuen La Tirana ikuskizunerako. Sevillako flamenko-biurteko horretan, Israel Galvánen La Metamorfosis filmean parte hartu zuen. Ondoren, Portugalen dantzatu zuen, Japoniara joan zen, hainbat ikuskizunetan parte hartzera eta Frantziako hirietan dantza egin zuen, hala nola Paris, Mont de Marsan eta Biarritzen. Bakarlari lanak 2001ean egin zituen Europako hainbat hiritan.

2002ko biurtekoan Israel Galvánen Galvánicas lanean aritu zen, Gerardo Nuñezekin batera. La noche flamenca ikus-entzunezkoa grabatu zuen, DVDan argitaratua, José Galvánen zuzendaritzapean. Urte horretan bertan bakarlari aritu zen Montellanoko Zinemaldian, Finlandian eta Béziersen (Frantzia).

2003an, Sevillako Teatro Zentralean eta Granadako Alhambra Antzokian dantza egin zuen ‘Flamenco viene del sur’ zikloan. Urte horretako maiatzean, Shθji Kojima japoniar flamenko-dantzariak Japonian dantza egiteko eskatu zion, Duquende eta Chicueloren laguntzarekin. Denboraldian zehar Los Angelesen, San Franciscon eta Las Carboneras oholtza madrildarrean lan egin zuen artista gonbidatu gisa.

2004. urteari Japonian ekin zion berriro eta Israel Galvánekin batera Dos Hermanos ikuskizuna prestatu zuen, Alburquerqueko Zinemaldian (AEB), Aljeri-Sur-Mer Jaialdian eta Habanako Bigarren Flamenko Mintegian, non ikastaroak ere eman zituen. Sevillako Flamenko Biurtekoan, bi ikuskizunetan ere parte hartu zuen, Charo Lobato eta beste batzuekin batera. Joaquín Grilorekin batera abestu zuen Monterreyko Zinemaldian (Mexiko). Harekin lan egin du maiz gero ere. 'El Niño de Pura'k ere deitu izan dio, zenbait emanalditarako.

2005ean, La Diosa Blanca ikuskizuna egin zuen, emakumez soilik osatua (kantua, dantzaldia eta tokea), Carmen Linaresekin agertokia partekatuz. Urte amaieran ere berarekin aritu zen Las mujeres en el flamenco topaketan. Pedro Sierra gitarristarekin elkarlanean. Estatu Batuetan, Mexikon, Grezian, Frantzian... GranadakoCorral del Carbón izeneko jaialdi entzutetsuan eta Miamiko 'Flamenco in the Sun' jaialdian izan zen. Rotterdam, Amsterdam, Anberes eta Hagan aritu zen.

2006an, hamabi emanaldi egin zituen Andaluzia osoan, El Monte Fundazioaren 'El flamenco es joven' zikloaren barruan; Omanera edo Ceretera (Frantzia) ere joan zen; Joaquín Grilorekin (Paris), Arcángel edo Jose Luís Rodríguezekin lankidetzan aritu zen; jaialdi flamenkoak, hala nola San Pedro del Pinatar-ekoak eta Ojén-ekoak; ikastaroak Paris eta Lublinen (Polonia); eta bere lehen aurkezpena Jerezeko jaialdian. Erronkarik handiena atzean utzi gabe: irailaren 16an Sevillako XIV. Flamenko Biurtekoan aurkeztea, dantzako protagonista nagusi gisa, La Francesa ikuskizuna, Israel Galván zuzendari koreografikoarekin eta Pedro G. Romeroren zuzendaritza artistikoarekin.

2007an, Pastora Galván gonbidatu gisa hasi zen Antonio Canalesen Los grandes ikuzkizunean, lurralde nazionaleko hainbat antzokitan.

Urte horretan bertan, Pastorak Frantsesa eszenatoki garrantzitsuetara eraman zuen, hala nola Madrileko Gran Vía antzokira, Andaluziako Juntako Flamenkoaren Garapenerako Agentziak antolatutako Andaluzia Flamenkoko Jaialdiaren esparruan, Jerezko Konpainia aretora, hiri horretako Flamenko Jaialdi entzutetsuan, eta nazioarteko dantza-jaialdi arrakastatsuetara, Montpellierrera (Frantzia) eta Granadara esaterako, kritikaren eta ikusleen oniritziarekin.

Huelvako Arcángel flamenko-kantariarekin Zambra 5.1 lanean egin zituen lankidetzek Sevillako La Maestranza antzokira eta Flamenkoko Malagako Bienalera eraman zuten. Azken horretan ere parte hartu zuen Tres Mujeres lanean, Argentinarekin eta Carmen Grilorekin batera.

2008an, La Francesa ikuskizuna aurkeztu zuen Joaquín Turina aretoan, eta han zeuden guztiak aho zabalik utzi zituen. Bestalde, AEBetako Flamenko Jaialdirako egindako Cuatro Esquinas lanean parte hartu zuen, Carmen Linares, Miguel Poveda eta Juan Carlos Romero artista handiekin batera.

Halaber, mugak zeharkatu ditu Coadro Flamenco izeneko ikuskizunarekin, El Cairon eta Beiruten egindako Spring Festivalera iritsita. Joaquín Grilo flamenko-dantzari jereztarrarekin batera, David Peña Dorantes piano-jole lebrijarrarekin azken ikuskizunean parte hartu zuen.

2019an "Máquina de Bulerías" aurkeztu zuen José Valentziarekin batera Sevillako Cajasol Fundazioan, Israel Galvánen koreografiarekin.

RIZOMA izenburuko azken ikuskizuna, José Mayarekin batera, 2021eko irailean aurkeztu zen Pavón antzokian (www.flamencorizomas .com). Bertan, El Pele edo Angelita Montoya artistekin lan egin zuen. Ikuskizun horrekin bira egin zuen Espainian, Frantzian eta Estatu Batuetan.

Hurrengo ikuskizuna prestatu zuen María Marínekin batera. Irailaren 27an aurkeztu zuten Sevillako Lope de Vega antzokian, Sevillako XXII. Biurtekoaren programazioaren barruan.[4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pastora Galván - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  2. “Los tablaos son las grandes escuelas del flamenco”. .
  3. (Gaztelaniaz) «La calidez y el laconismo de Pastora Galván» ELMUNDO 2018-09-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  4. (Gaztelaniaz) «PASTORA GALVÁN Y MARÍA MARÍN - Sinda» Ayuntamiento de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  5. (Gaztelaniaz) Palacios, Por Sergio. (2022-09-28). «Pastora Galván, a vueltas con la pantomima» Revista La Flamenca (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]