Paul Gascoigne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paul Gascoigne
Gascoigne, Paul.jpg
Bizitza
Izen osoa Paul John Gascoigne
Jaiotza Gateshead Itzuli1967ko maiatzaren  27a (52 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k) Sheryl Gascoigne Itzuli  (uztaila 1996 -  1999)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Breckenbeds Junior High School Itzuli
Heathfield Senior High School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak futbolaria, autobiografialaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Newcastle United Football Club1985-19889221
Flag of None.svg England national under-21 football team1987-1988125
Flag of None.svg Tottenham Hotspur Football Club1988-19929219
Flag of None.svg Ingalaterrako futbol selekzio nazionala1988-19985710
Flag of None.svg England B national football team1989-198941
Flag of None.svg SS Lazio1992-1995436
Flag of None.svg Rangers F.C.1995-19987430
Flag of None.svg Middlesbrough Football Club1998-2000414
Flag of None.svg Everton Football Club2000-2002321
Flag of None.svg Burnley Football Club2002-200260
Flag of None.svg Gansu Tianma F.C.2003-200342
Flag of None.svg Boston United F.C.2004-200440
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Altuera 177 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0309061

Paul John Gascoigne, izengoitiz Gazza (Gasteshead, Newcastle, Ingalaterra, 1967ko maiatzaren 27a) britainiar futbolari ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesional gisa, Newcastle United taldean hasi zen: 92 partida jokatu zituen, eta 21 gol sartu. 1988an, Tottenham Hotspurs taldeak kontratatu zuen, bi milioi libratan (Erresuma Batuko futbolaren historiako laugarren kontratu garestiena). Talde horrekin Ingalaterrako Kopa irabazi zuen 1990-1991 denboraldian.

Haren dohainak zirela eta, hura kontratatzeko lehian sartu ziren Ingalaterraz kanpoko taldeak ere: Erromako Laziok 15 milioi dolar baino gehiago eskaini zituen, eta Marseillako Olympiquek, 16 milioi. 1991ko maiatzaren 19an, ordea, belauneko gihar lotzaileak hautsi zituen entrenamenduan, eta hainbat hilabete eman behar izan zituen jokatu gabe. Urte ilun batzuen ondoren, 1995ean, Eskoziara joan zen, Glasgow Rangers taldean jokatzera, eta ongi jokatzen hasi zen berriro. Lehenengo urtean, Ligako Jokalari Onenaren Saria lortu zuen. 1995-1996 denboraldian, Rangersek Liga irabazi zuen zortzigarren aldiz jarraian, eta baita Eskoziako Kopa ere. Hala, Ingalaterrako futbolaren idolo bihurtu zen Paul John Gascoigne, Gazza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Gascoigne Aldatu lotura Wikidatan