Persepolis (komikia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Persepolis frantsesezko eleberri grafikoa da, Marjane Satrapi iraniarrak egindako komiki autobiografikoa dena. Izan ere, egileak Iran eta Europa artean igarotako haurtzaroa eta gaztaroa kontatzen ditu, tartean Iraniar Iraultza, Iran-Irak gerra edo Lehen Golkoko Gerra moduko gertaera historiko garrantzitsuak jazo zirelarik.

"Persepolis" izenburuak Persepolis islatzen du, Persiako hiri historikoaren izena.

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazkiak zuri-beltzean egin ziren. Bineten fondoak gehienetan zuriak edo beltzak ziren, hainbatek oso dekorazio sinplea dute garrantzi nagusia testuari emateko. Irudiak testuko isla egiten du, eta ez alderantziz. Informazioa testuan dago, horrela testuaren garrantzia indartzen da. Erregistro ugaritan lantzen dute istoriotxo honetako hizkuntza (familiarra eta estandarra, batzuetan arruntasunari ere lekua utziz), horrela publikoari eguneroko bizitzaren dibertsitatea eta benetakotasuna erakusten zaizkio.

Liburukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Persepolis 1", 2000
  • "Persepolis 2", 2001
  • "Persépolis 3", 2002
  • "Persepolis 4", 2003
  • "Persepolis Monovolume", 2007

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an izen bereko filma estreinatu zuten Canneseko Zinemaldian, komikian oinarriturik. Vincent Paronnaud eta Marjane Satrapik berak zuzendua, marrazki bizidunetakoa. Hurrengo urtean Oscar Sarietarako izendatu zuten.