Sinéad O'Connor
Sinéad O'Connor | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sinéad Marie Bernadette O'Connor |
Jaiotza | Glenageary, 1966ko abenduaren 8a (56 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | John Reynolds (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Newtown School, Waterford (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, gitarra-jotzailea, apaiza eta aktorea |
Influentziak | Bob Dylan |
Kidetza | Big Blue Ball |
Genero artistikoa | rock alternatiboa pop rock reggaea folk rock |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | gitarra pianoa perkusio instrumentua Tin whistlea ahotsa |
Diskoetxea | Chrysalis Ensign Records (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
sineadoconnor.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Sinéad Marie Bernadette O'Connor (2017tik aurrera Magda Davitt; Dublin, 1966ko abenduaren 8a-) abeslari irlandarra da.
Estilo asko landutako egilea da, pop eta ingelesez nagusiki. Hala ere, "Sean-Nós Nua" bere zortzigarren diskoan gaelerazko abestiak ere sartu zituen, folk musikaren ukituekin batera.
Polemikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kantariaren inguruan hainbat polemika piztu izan dira behin baino gehiagotan: 1990ean uko egin zion Estatu Batuetako antzoki batean jotzeari, kontzertuaren aurretik ereserki nazionala ematen bazuten. Kantariaren arabera, ez zen egokia "gerra eta abertzalekeria garaietan erabiltzen ziren ekintzak" eta artea uztartzea.
1992an Saturday Night Live telebista saiorako zuzeneko batean zehar Eliza Katolikoaren kontrako kritika gogorrak zituen kantu bat abestu zuen (Bob Marley-ren War kantuaren bertsio bat), eta garaiko Aita Sainduaren, Joan Paulo II.aren, argazkia kamaren aurrean zatikatu. Ekintza horiek hautsak asko harrotu zituen, eta handik gutxira Bob Marley-ren omenezko kantaldi batean entzuleek txistu eta irainka hartu zuten.
Grammy Sariari uko egin zion, euren kutsu komertzialagatik protesta eginez, eta hainbat artistekin ere ika-mikak izan ditu.
Izen aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2017an izena aldatu zuen, eta ofizialki Magda Davitt bihurtu zen. Arau heteropatriarkalei aurre egiteko egin omen zuen hautu hura. Beranduago, Islama bere erlijiotzat hartu zuenean, Shuhada' Davitt izen berria hartu zuen.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1987 The Lion and the Cobra
- 1990 I Do Not Want What I Haven't Got
- 1992 Am I Not Your Girl?
- 1994 Universal Mother
- 1997 Gospel Oak
- 1997 So Far... the Best of Sinéad O'Connor
- 2000 Faith and Courage
- 2002 Sean-Nós Nua
- 2003 She Who Dwells in the Secret Place of the Most High Shall Abide Under the Shadow of the Almighty
- 2005 Collaborations
- 2005 Throw Down Your Arms
- 2007 Theology
- 2012 How About I Be Me (and You Be You)?
- 2014 I'm Not Bossy, I'm the Boss
- 2019 No Mud No Lotus
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sinéad O'Connor ![]() |
- 1966ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Dublindarrak
- Irlandako abeslariak
- Pop abeslariak
- Ingelesezko abeslariak
- Irlandako kantautoreak
- Irlandako folk abeslariak
- Irlandako katolikoak
- Irlanderazko abeslariak
- 1980ko hamarkadako abeslariak
- 1990eko hamarkadako abeslariak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- 2010eko hamarkadako abeslariak
- Emakume abeslariak