Phoinix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phoinix
Torre Catalmo.jpg
Catalmo dorrea (XV. mendea), Phoinixen hondakin batzuk aurkitu diren tokian
LekuaPhoinix
Historia
SorreraK.a. IX. mendea
UzteaK.o. III. mendea
Kultura(k)Brontze Aroa
Metropolia(k)Santa Teresa di Riva, Savoca, Furci Siculo
Etnia(k)Sikulo, fenizio, siziliota, erromatarra
Oharrak
Indusketa datak
1865ean aurkitua eta berehala estalita edo suntsitua
Bisitagarriaez

Phoinix (antzinako grezieraz: Φοίνιξ ; italieraz: Fenice) Siziliako antzinako hiri bat zen, gaur egun desagertua, K.a. IX. mendetik K.o. III. mendera existitu zena. Hiria joniar kostaldean kokatuta zegoen Capo Sant'Alessio eta Capo Aliren artean. Zenbait teoria daude jatorri ezezaguneko antzinako bizileku honi kokapen zehatzagoa emateko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Phoinixen jatorrizko nukleoa K.a. IX-VIII mendean sortu zen. K.a. 36an, feniziar merkatariek Peloritani mendien inguruan bizi ziren sikuloekin merkataritza-gune bat fundatu zutenean eta, kostaldeko siziliarrekin ere. Feniziarrek, Tuzididesek dioen bezala, merkataritza postuak kostaldean ezarri zituzten, muinoetatik gertu, itsasontzien lehorreratzea errazteko asmoz. Feniziarrek, palmondoetan aberatsa zen inguruko landaredi espontaneoa behatuz, zonaldea Tamar izenarekin bataiatu zuten, palmondoa esan nahi duena. Greziar gerlari kolonoen etorrerarekin, feniziar baketsuenak, Siziliako mendebaldera baztertuak izan ziren, eta Phoinix hiria, kora deritzonean sartu zen, hau da, Messanako poliseko lurraldean, kalkiar kolonoek birsortua. Gertaera hauetan zehar, Phoinixen jatorrizko greziar eta sikuloen herrien nahasketa gertatu zen, Sizilia osoan jatorrizko kultura siziliotari bizia eman ziona. Naxostarrak izan ziren, K.a. 400 inguruan, Dionisio I.a Sirakusakoak hiri hau suntsitu ondoren, birpopulatu zutenak eta hiri honi Phoinix deitu ziotenak, feniziar izenaren greziar itzulpena baino ez dena, Tamar, hau da, Palmera. Greziar-siziliota aroan zehar, bizileku zen zentro hau Messanako polisaren koran[oh 1] sartu zen, aldi berean, K.a. V. mendearen amaieratik aurrera, Siziliako arkontatuan sartu zen, Dionisio I.a Sirakusakoak ezarria, eta, hil ondoren, bere oinordekoek jarraitu zutena. Egoera politiko honek, Timoleon eta bere ondorengoen gobernu demokratiko onaren fase errepublikarrean ere jarraitu zuen, K.a. 344an hasi eta K.a. 316ra arte iraun zuena. K.a. 316an, Agatoklesek, estatu kolpe batekin, Timoleonen ondorengoen erregimen demokratiko-errepublikarra eraitsi zuen, bere etsai askok Messanan babesa aurkitu zuten, horregatik, Sirakusako tirano berria, berehala, itsasarteko hiria konkistatzera prestatu zen, bere etsaiak suntsitzeko. Messina konkistatu eta gero, Agatoklesek bere boterearen aurkako guztiak ezabatu zituen: Diodoro Sikuloren arabera, egun horretan, Messinar eta Tauromeniarren artean 600 izan ziren, (Agatoklek Taormina ere konkistatu baitzuen), bere armadak ezpataz pasa zituenak[1]. Beraz, Phoinix, sizilioten arteko gerra zibil honetako operazio militar odoltsuetan nahasia egon zen, izan ere, Diodoro Sikulok beti dio Agatoklesek bere estrategetako bat, Pasifilo, tropekin Messinako eremura bidali zuela, harrapakina eta presoak hartzeko.

Phoinix eta Messana (gertuko Tauromenio bezala) erresuma siziliota berriaren zatiak izatera pasa ziren, Agatokles sirakusar mandatariak, Siziliako ekialde osoa, Siziliako erdigunea eta Calabriako hegoaldea menperatu zituen. Kartagotarrei bakarrik utzi zien Siziliako mendebaldeko muturra, Platani ibaiaren mendebaldean eta Himerako iparraldean mugak zituena. Hamarkada batzuk beranduago, Agatokles hil ondoren, Phoinixek, ziuraski, une horretan Messanan gobernatzen zuten mertzenario mamertinoen okupazio handia jasan behar izan zuen.

Egiaztatu gabeko datu batzuen arabera, herria, Lehen Gerra Punikoarekin lotutako gertaeretan nahasia egon zen. Txosten hauen arabera, K.a. 260. urtean, gaur egungo Liminatik gertu (lur barruan, 10 km ingurura) gudu bat gertatu zen. Horren ondoren, kartagotarrak, Peloritani mendiak zeharkatu ondoren, Siziliako Jonikoko kostaldea eta erromatarrak erasotzen saiatu ziren. Azken hauek etsaiak uxatzea lortu zuten Hieron II.a Sirakusakoaren eta aliatu sizilioten laguntzari esker.

Erromatar garaian, Phoenix izena latinizatu zen Palma" edo Tamaricium toponimoekin, Erdi Aroa arte iraun zuena. Giacomo Casagrandi-Orsini, Cataniako historialariaren arabera, Phoinix eta Tamaricium bi gune ezberdin ziren, nahiz eta bata bestearengandik distantzia laburra izan.

Kokapena eta aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sizilia, atenastarren espedizioaren urtean, K.a. 415ean. Azken hauen porrotean bukatu zena.

Phoinixen kokapen errealari buruzko informazio ahalik eta zehatzena eman ahal izateko, bigarren mendean bizi zen Appiano Alexandriako historialariaren informazioetatik abiatu behar da. Appianok, erromatar historiari buruzko lanean, K.a. 36ko abuztuan, kontatzen du Gerra Zibilean, Sexto Ponpeio eta Octavioren artean, Ponpeioren 4.000 bat infante, etsaiarengandik hurbilegi ez kanpatzeko, Tauromeniumen zeudela, erasoaren aurreko gauean, Phoinix hirira erretiratu ziren, Aghennon Akronen iparraldean, gaur egun Capo Sant'Alessio.

Distantzia ez zen handiegia izan behar, infanteria horrek denbora gutxian eta zailtasun berezirik gabe iritsi behar baitzuen gudu-zelaira. Gogoratu behar da, Taorminako egungo Capo Schisón gertatutako guduan, Sexto Ponpeiok Octavio Augusto garaitu zuela. Hala ere, gudu erabakigarria, hurrengo irailaren 3an gertatu zen, Naulocotik gertu, non Sexto Ponpeioren behin betiko porrota jasan baitzuen.

Horregatik, hain zuzen ere, Philipp Clüverrek Phoinixen kokapenak, egungo Ali Terme eta Nizza di Sicilia udalerrien tokian kokatzeari ez dio inolako baliorik ematen, guduaren lekutik urrunegi dagoelako. Clüverrek, beharbada, Phoinix, Nisa eta Elis herrixkekin nahastu zuen (kalkidiar eta elidar kolonoek sortuak), gaur egungo Fiumedinisi, Nizza di Sizilia, Ali Terme eta Ali udalerriek okupatutako lurraldean.

Antoninoren Ibilbideak, hiria Taorminatik 15.000 urratsetara eta Messinatik 20.000 urrats baino gehiagora kokatzen du. Ondorioz, tokia, Messinako joniar kostaldeko zati batean aurki daiteke, hegoaldean Fiumara d 'Agró eta, iparraldean, Torrente Pagliararen artean.

Eugenio Manni historialari garaikidearen arabera[2], Phoinix hiria egungo Sant 'Alessio Siculo eta Santa Teresa di Riva udalerrien artean zegoen, Agró errekaren beste aldean, toki hauek, 4.000 infanteriako soldaduz osatutako kanpamentu bat izateko beharrezko espazioak dituzte, eta muino batetik gertu daude, Sant'Alessio Siculo muinotik hain zuzen ere. Mende batzuk geroago (XII. mendean). Phoinixeko erdigunea, Idrisi geografo siziliar-arabiarrak aipatzen du, ordura arte esandakoa berretsiz, eta Phoinix, Bizantziako Leokates herrixkatik 5 milia hego-ekialdera zegoela gehitzen du, egungo Locadin. Geografo siziliar-arabiarraren aipamenean, zentroa Balm (Palma) deitzen zen. Ondorioz, Phoinixek toki zehaztugabe batean egon behar zuen, gaur egungo Santa Teresa di Riva, Sant 'Alessio Siculo, Furci Siculo eta Savoca udalerrien artean. Idrisik dio hirigunea egon beharko lukeela gaur egun Savocako muinoaren magalean, gaur egungo Rocca di Pentefur hiri zahar horretako akropoliaren egoitza besterik ez zen. Baieztapen hori , lehen aipatutako udalerrien lurraldean aurkikuntza arkeologikoek berrestsi zuten: harlangaitz-lanak, zutabeak, txanponak, eskulturak eta helenistiko kutsuko nekropoli bat (azken hori gaur egungo Santa Teresa di Rivaren tren geltokitik gertu zegoen). Aurkikuntza hauek 1865ean agertu ziren, Messina-Sirakusa trenbidearen eraikuntza aurrera zihoan bitartean. Material arkeologikoaren aurkikuntzei buruzko informazioa Giampietro Rigano fraide kaputxinoak (1881-1950) eman zuen zehaztasun handiz, eta lekuko ugarirengandik ikasi zituela kontatu zuen, bereziki trenbidearen eraikuntzan inplikatutako langileengandik. Aurkitutako bitxi eta txanpon gehienetaz lanen zuzendariak jabetu ziren, 1865ean, ondare arkeologiko nazionala babesteko legerik ez baitzegoen indarrean. Gainerako tramankulu guztiak, lurretik mugiezinak, berriro lurperatu zituzten.

Siziliako eskualdeko kultura- eta ingurumen-ondarearen zerrendan ageri denez,

  • Furci Siculo, Grotte herrixkatik gertu, herri honetako bi haitzuloren barruan (Savoca errekaren ezkerraldean dagoena), historiaurreko aztarnategi arkeologikoak aurkitu dira, sikuloei eta sikanoei egotz dakizkiekeenak.
  • Santa Marinaren auzoan, hilobiak aurkitu dira (beharbada historiaurrekoak) hilobi-objektuekin, betiere lehen aipatutako herriei egotz dakizkiekeenak.

Giampietroren 1936ko idazki argitaragabeen eta Saitta eta Raccugliaren 1895eko idazkien arabera, honako aurkikuntza arkeologiko hauek agertu ziren:

  • Santa Teresa di Riva, Bolina eta Catalmo auzoetan, etxe eta harmailen hondakinak, zutabeak, kapitelak, marmolezko busto bat eta txanponak (XIX. eta XX. mendeetan).
  • Torrevarata auzoan, gaur egungo tren geltokian, nekropoli bat eriden zen 1865ean, hil materialez, emakume bitxiz eta giza eskeletoz hornitutako dozenaka hilobirekin. Giuseppe Caminiti historialariak (1914-2007) Santa Teresa di Rivako alkateak, 1962tik 1966ra bitartean, Storia di Santa Teresa di Riva liburuan dio buztinezko adreiluz eraikitako etxeen hondakinen aurkikuntza pertsonalki ikusi zuela. Aurkikuntza horiek Bolina eta Catalmoko barrutietan gertatu ziren, etxe pribatuko putzuak edo eraikinen zimenduak eraikitzeko indusketa lanetan.
  • Savoca auzoan, Botte auzoan eta Agró ibaiaren ibilguan, Trajanoren garaiko txanpon ugari eta etxeen hondakinak aurkitu dira.
  • Sant 'Alessio Siculo, Lacco barrutian, Savocaren antzeko aurkikuntzak sortu dira.

Phoinixen amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago Phoinixen amaierari buruzko berririk. Antzinako iturri historikoek berretsitako usteak baino ezin dira egin, gaur egun ez baitago dilema konpontzen lagun dezakeen aztarna arkeologikorik.

Hipotesi bat jarrituz, Phoinixek, Abazeno eta Morgantinaren patua partekatu zuen, K.a. 35ean, berriz ez altxatzeko, suntsituak izan ziren jatorri sikuloen udalerri loratuak. Augustok mendeku hartu zuen, Abazeno eta Morgantinarekin egin zuen moduan, Sexto Ponpeiori emandako abegikortasunagatik. Phoinix, gau batez, ponpeiar infanteriari ostatu eman zionez ere, litekeena da antzinako hiria, lehen erromatar enperadorearen mendekuaren beste biktima bat izatea, K.a. I. mendeko gerra zibiletatik garaile irten ondoren. Diodoro Sikulo historialaria da Oktaviok egindako Tauromenioren suntsiketa kontatzen duena, Sexto Ponpeioren aurka laguntza ukatzeagatik.

Beste historialariren arabera, Phoinix, oraindik, III. mendean existitzen zen. Antoninoren Ibilbidean aipatua delako. Beraz, hemendik bigarren suposizioaren arabera, Phoinix, lurrikara bortitz batek suntsitua izan zen 362an. K.a. V. mendearen hasieran, biziraun zuten biztanleak, bandaloen lehen eraso barbaroetatik ihes egiteko, barnealdekoagoetara (eta defendagarri eta osasungarriagoetara) erretiratu ziren, bizileku berriak sortuz. Messinako itsasartean (bereziki hilarriak eta epitafioak) aurkikuntza arkeologikoen arabera, 362an, lurrikara katastrofiko batek, tsunami batekin jarraituta, Siziliako ipar-ekialdea eta Calabriako hegoaldea astindu zituen, eskualde horretako guneen erabateko suntsiketa eraginez eta biztanleria biziki murriztuz. Hala ere, egokia dirudi adieraztea, adituen ustez, Antoninoren Ibilbidea (300. urtean argitaratua), K.a. I. mendeko informazio geografikoa duela, eta ez K.o. III. mendekoa; beraz, ziurgabetasunak bere horretan dirau.

Phoinixen amaierari buruzko ekarpen gehigarri bat, aipaturiko Giampietro da S. Teresa kaputxinoak ematen du, honen arabera, erromatarrek II. mendetik V. mendera bitartean egin zuten Peloritani mendien baso-soiltze bizia. K.a. IV. mendean, Agró errekaren alubioi-arraste handi batek eragin zuen (bere ertzetan Phoinix zegoen), ur-ibilgua altxatzea eta zabaltzea, ondorioz, zingira eta osasungaitz gune zabal bat eratu zen, 1925 inguruan sikatu zutena. Hori dela eta, Phoinixeko biztanleak bizitzeko toki osasuntsuago baten bila joango ziren.

Nolanahi ere, hartutako irizpidea edozein dela ere, badirudi argi dagoela Phoinixen errautsetatik hirigune berriak sortu zirela Peloritani mendietan, jarrera defendagarriago eta osasuntsuagoan, hala nola Pentefur (Savoca), Agrillae (Forza d'Agrò), Palaionchorion (Casalvecchio Siculo), Pinax (Antillo) eta Missanum (Misserio).

1995ean, Phoinix aztarnategitik 3 km ingurura, Scifla barrutian, indusketa kanpaina batean, K.o. II-III mendeko posta bulego baten hondakinak aurkitu ziren. K.a. 34an, Via Consolare Valeria (Messina eta Sirakusa lotzen zituena)[oh 2]. Indusketa horiei buruzko azterketa sakonetatik ondorioztatzen denez, eraikina, nekazaritzako finka moduan ere erabili zela, eta, lurrikara eta sute batek kaltetu ondoren, ez zen gehiago erabili. Phoinixeko hondakinak, tokiko historialarien arabera, beharbada XI. mendera arte ikus zitezkeen, hondakin horietako granitozko sei zutabe (oraindik existitzen direnak) Pedro eta Pablo Agróko Santuen Eliza berreraikitzeko erabili baitziren.

Handik gutxira, uholde baten ondorioz, Phoinixeko hondakinak ere desagertu ziren, gutxienez 6 metroko harea eta lur alubialako mantu batekin estali zirelako. Baieztapen hau, orain arte aurkitutako aurkikuntzak, gutxienez 6 metroko lur azpian egotean oinarritzen da, eta putzuen indusketan aurkitu ziren.

Izenaren jatorria eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipaturiko merkataritza postua sortu zuten feniziarrek, bertako landaredia arakatuz, Tamar deitu zuten, Palmondo esan nahi duena. Greziarrek heltzean, Phoinix deitu zuten, erromatarrek, Tamaricium sive Palma deitu zuten bitartean. Baina, dirudienez, Furci Siculo barruti bat Palmolio deitua izan zen XIX. mendera arte. Herri hau, lehen aldiz, Pagliara errekaren uholde baten ondorioz kaltetua izan zen 1763an, eta, ondoren, Antillo udalerriaren 1830eko uholdeak suntsitua, Pinazzo izena darama, Pinax edo Phoinixetik datorrena.

Antzinako Savoca hiriaren jatorrizko izena, Pentefur, hain zuzen ere Phoinixen gaineko mendian kokatua, honako hauetatik dator: πέντε - pente = bost eta "φυλή - fulè = auzo, beraz, bost auzo, jatorrizkoa Savoca, antzinaroan bost barrutitan banatu baitzegoen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • CAMINITI, Giuseppe (1996): Storia di Santa Teresa di Riva, EDAS argitaletxea.
  • CAVARRA, Giuseppe (1991): Argennum, AKRON argitaletxea.
  • COSTA, Massimo (2019): Costa, Storia istituzionale e politica della Sicilia, laburpen bat, Amazon. ISBN 9781091175242
  • D'AMICO, Mario (1979): Palachorion, Giannotta editorea.
  • MAANNI, Eugenio Manni (1981): Geografia fisica e politica della Sicilia antica - Bretschneider ediorea, Erroma.
  • PLUGIATTI, Vincenzo (1985): Santa Teresa di Riva fu una città fenicia?, Pubbl. fuori commercio edita dalla Provincia di Messina.
  • SAITTA, Emanuele; RACCUGLIA, Salvatore Raccuglia (1895): Santa Teresa, (Riedizione a cura di G.Cavarrak eta S. Coglitorek berragitaratuta 2007an).
  • TIMPARANO, Silvio (2008): Savoca, Armando Siciliano Editore. (Opera postuma).

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Chora (grezieraz: hiria), sarri, uharte baten hiri nagusiaren izena aipatzeko erabiltzen da, Grezian ohikoa zen uhartearen izena, hiri nagusiaren izen bera izatea.
  2. Via horrek Agró ibaiaren ibilguan gora zihoan eta Peloritani mendien gailurra zeharkatzen zuen, joniar kostaldea Tirrenarekin lotzeko, Milazzora iristsi eta gero

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diodoro Sikulo: XIX 102, 6. Cfr. Consolo Langher, 39 or.
  2. Eugenio Manni (1981): Antzinako Siziliako geografia fisiko eta politikoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]