Sikano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sizilia arkaikoa

Sikanoak (latinez: Sicani; antzinako grezieraz: Σικανοί, sikanoi) Sizilian greziarren kolonizazioaren aurretik bizi zirenen hiru leinuetako bat zen, Tuzididesek egindako banaketaren arabera. Greziar historialariaren arabera, Iberiar Penintsulatik zetozen[1] baina baieztapen honek ez du inolako iturririk.

Haien hizkuntza alfabeto grekoz idatzita zegoen[2], baina ezin izan da itzuli, izena izan ezik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sikanoak (grezieraz Σικανοί, Sikanoi) antzinako herria zen, Sizilian Brontze Aroan ezarri zirenak. Tuzididesek idatzi zuenaren arabera, ziklopeak eta lestrigoien ondoren, sikanoak Sizilian kokatu ziren. Herri hau, aurretiaz Iberiar penintsulan[3] bizi zen, Valentzian beharbada. Sikano ibaiaren ondoan[4]. Iturriek ez diote zein garaitan gertatu zen, bakarrik Troia gudaren aurreko laupabost belaunaldietan izan zela Siziliaren (Trinakria) inbasioa. Uhartea inbaditu orduko, liguren kontrako gerrak izan zituzten. Informazio hau Antioko Sirakusakoa historialariak eman zuen, nahiz eta baieztapenaren oinarria ezezaguna izan. Timeo Taorminakoaren ustez, bertakoak ziren. Hala ere, Tuzididesek uste zuen horien lurraldea Iberiatik Rodano ibairaino heltzen zela. Sikano ere, Galiako ibai bat izan zitekeen (badaude uste dutenak Sikano ibaia, Sequana ibaia zela, egungo Sena). Ematen duenez, sikanoak Lazioan ezarri ziren, Tiber ibaiaren ondoan, baina bertako biztanleek Italiako hegoalderaino kanporatu zituzten. Zonalde honetan enotrioekin bizi ziren, baino sikano gehienak Siziliara (Trinakria) abiatu ziren. Antzinean, Trinakriako parterik handienean bizi ziren. Horregatik uharteak Sikania izena hartu zen. Hala ere, gaurko ikerlariek uste dute sikanoak, iliriar tribuak zirela eta natiboek okupatzen zituzten lurraldeetaz jabetu zirela. Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Mizenasko eragina izan zutela. Beranduago, elimoak, Anatoliako kolonoak, antza, Siziliako ipar-mendebaldean sikanoen ondoan ezarri ziren. Sikanoen hiririk ezagunen artean Herbita, Kamikos, Agira, Adrano, Enna eta Omfake zeuden.

Sikanera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntz honi buruz inskripzio gutxi baino ez daude. K.a. VI. mendekoak, grezieraz idatzirik[5]. Izenak ez dira itzuli eta hizkuntzari buruzko nahiko daturik ez daudenez, hizkuntza ezin da sailkatu[6]. Ezaguna den onomastikaren artean, Dedalo alegian zenbait izen aurkitu dira. Dedalo Siziliara bidaiatu zen eta sikanoen Kokalo erregearentzat tramankulu asko egin zituen. Francesco Ribezzo argitaratu zuen 1933an Scirin, Caltagironetik hurbil, aurkitu zuen ustezko inskripzio sikano bat. Inskripioa K.a. VI. mendekoa da eta 58 greziar hitzez osatuta dago. Zenbait egileren ustetan, hizkuntzak indoeuropar eragina du edo adar honetako hikuntz bat dela. Hala ere, beste askoren ustez, G. Devoto aditua kasu, 'nendas, tebeg, pra arei, pagosti kealte, inrubo bezalako hitzak ezin daitezke indoeuroparrak izan[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ensayo histórico. (2007-10-7). Apologetico de la literatura española contra los opiniones. .
  2. The World's Writing Systems. , 301 or..
  3. Hecateok, Espainiako Sikane hiria aipu egin zuen, eta Avienok, iv 37, Sikana aipatu zuen Sikano ibaiaren ondoan (Jucar) edo Cullera lurmuturraren gertu, Hemeroskopion-Denia eta Tiri ibaia (Turia).
  4. Sikano ibaia ez da ziurtasunez indentifikatu. Avienoren arabera, (iv, 379) K.a. IV. mendeko poeta, Ora Maritima idazkian, Masaliako periplo batekin konektatzen duela, ibai hau erromatarren Sucro ibaia litzateke, gaur egungo Jucar. Servio gramatikalariaren ustez, (K.o. IV.-V. mendeak), Ad Aeneida (viii 328), Sicoris ibaia izango zen, gaurko Segre. .
  5. http://www.proel.org/index.php?pagina=mundo/indoeuro/sicano Lengua sicana
  6. Sicano en The Linguist List (ingelesez)
  7. https://web.archive.org/web/20040506090908/http://www.geocities.com/linguaeimperii/Italian/sicilian_es.html

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]