Pierre Bérégovoy
Pierre Eugène Bérégovoy (/pjɛʁ beʁeɡɔvwa/ ahoskatua; Déville-lès-Rouen, 1925eko abenduaren 23a - Nevers, 1993ko maiatzaren 1a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1992tik 1993ra.
Aita ukrainarra zuen (Береговий). Pierre 16 urterekin metalgintzako langile gisa hasi zen lanean. Frantziako erresistentziako kide izan zen Bigarren Mundu Gerran. Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioko kide izan zen eta 1959an Alderdi Sozialista Bateratuaren sorreran parte hartu zuen eta Pierre Mendès-Franceren aholkulari bihurtu zen. 1969an Frantziako Alderdi Sozialistarekin bat egin zuten.
1981ean François Mitterrand presidenteak Presidentetzako idazkari nagusi izendatu zuen eta 1982an Gizarte Gaietarako ministro. 1984tik 1986ra Ekonomia eta Finantza ministroa izan zen. 1983an Neverseko alkate eta 1986an diputatu aukeratu zuten.
Mitterranden 1988ko kanpaina presidentziala zuzendu zuen eta Ekonomia eta Finantza ministro kargura itzuli zen.
1992an lehen ministro izendatu zuten. Bernard Tapie ministroa dimititzera behartu zuen, ustelkeria egotzita. Gobernuak hainbat erreforma sozial onartu zituen. 1993ko martxoko hauteskunde legegileetan sozialisten porrotaren ondoren dimititu zuen. Hauteskundeetako porrotak eta ustelkeria salaketa batek jota, 1993ko maiatzaren 1ean bere buruaz beste egin zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1925eko jaiotzak
- 1993ko heriotzak
- Normandiarrak
- Frantziako lehen ministroak
- Frantziako Alderdi Sozialistako politikariak
- Frantziako Gobernuko ministroak
- Frantziako diputatuak
- Frantziako Erresistentziaren kideak
- Suizidak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 8. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 9. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 10. legegintzaldiko Parlamentuko kideak