Pilotaleku
- Artikulu hau pilotalekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frontoi (arkitektura)».
Pilotalekua pilota jokatzen den joko eremu laukizuzena da. Antzina, pilotalekuak belar soroak (soropil edo pilota soro izenekoak) ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat paretarik gabe dutela). Bada lau hormako pilotalekua ere, hormaz erabat inguratua: trinketa. Pilotaleku hormadunari frontoia[1] ere esaten zaio.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo pilotalekurik ohikoena 10 metro garaiko pareta batez, biz edo hiruz osatua dago, eta neurri hauek izan ohi ditu: 10 metro garai, 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze. Ipar Euskal Herrian, pilotaleku ireki gehienek pareta bakarra dute.
Ezkerreko pareta luzeak ezker pareta du izena. Haren eskuinera dago pareta garrantzitsuena, frontis izenekoa. Frontisean, lurretik metro batera, burdinazko xafla bat dago, txapa; pilotariak pilota jo ondoren, pilotak xafla horren eta goialdeko beste xaflaren artean jo behar du, tantoa ona izango bada (pilotariak jotzen duenetik frontiseraino, ezker pareta besterik ezin du ukitu pilotak). Pilotalekuaren atzealdean dagoen pareta txikiari errebote deitzen zaio.
Lurrean, beste bi marra daude, labur (edo motz) eta luze (edo pasa) izenekoak. Pilota sakatzen denean, bi marra horien artean egin behar du botea, ona izan dadin. Ezker pareta marra zenbakidunez beterik dago, frontisetik erreboterainoko distantzia adierazteko: koadroak dira. Koadroaren zenbakia zenbat eta handiagoa izan, frontisetik urrunago egongo da, eta errebotetik hurbilago.
Esku huskako pilotan, oro har, sakea lau koadrotik egiten da, eta pilotak, frontisa jo ondoren, lau eta zazpi koadroen artean egin behar du punpa. Hala ere, pilota aldaera batetik bestera eta kategoria batetik bestera aldatzen dira sakerako koadro horiek.
Pilotaleku ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adarraga pilotalekua (Logroño, Errioxa).
- Aritzbatalde pilotalekua (Zarautz, Gipuzkoa).
- Astelena pilotalekua (Eibar, Gipuzkoa).
- Atano III.a pilotalekua (Donostia, Gipuzkoa).
- Beotibar pilotalekua (Tolosa, Gipuzkoa).
- Bizkaia pilotalekua (Bilbo, Bizkaia).
- Galarreta pilotalekua (Hernani, Gipuzkoa).
- Labrit pilotalekua (Iruñea, Nafarroa Garaia).
- Ogeta pilotalekua (Gasteiz, Araba).
- Pilotaren Unibertsitatea (Markina-Xemein, Bizkaia).
Pilotaleku motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun honako motak aurki daitezke:
- Plazak: pareta bat izaten dute, gutxienez. Batzuetan horri paralelo den beste pareta bat ere izaten dute, atzean. Pilotaleku hauetan laxoa, errebotea, eskua, paleta (gomazko edo larruzko pilotaz), pala motza, joko garbi eta zesta-punta modalitateetara jokatzen da.
- Ezkerparetak: Aurreko paretaz gain, ezkerraldean pareta dutela da haien ezaugarri nabarmenena. Atzean beste pareta bat ere izan dezakete, baina eskuin aldea irekia izaten da. Estaliak edo irekiak izan daitezke. Luzeraren arabera hiru mota izan ohi dira:
- 30 metrokoa: frontenisa eta paleta (gomazko pilotaz) jokatzen dira.
- 36 metrokoa: pala motza, paleta (larruzko pilotaz), eta esku huskako pilota jokatzen dira.
- 54 metrokoa: erremontea, pala eta zesta-punta jokatzen dira.
- Trinketeak: Lau paretaz inguaratuak izaten dira, eta ikusleak ezartzeko gune bat dute ezkerraldean, teilatutxo batez estalia. Frailea eta xiloa ere ezaugarri nabarmenak dira (aurreko paretaren eskuin aldean). Paleta (gomazko edo larruzko pilotaz), esku huska, xarea eta pasaka jokatzen dira.
-
Plaza (Azkaine).
-
Plaza (Irisarri).
-
Plaza (Biriatu).
-
Plaza (Armendaritz).
-
Plaza (Lekorne).
-
Plaza (Cautarès, Pirinio Garaiak).
-
Plaza bat La Armuña eskuladean, Salamancan. (Gainean zikoinek egindako habiak eta saskibaloian ibiltzeko saskiak erakusten dute nolako erabilera izan duen).
-
Plaza bat El Manzanon, Salamancan.
-
Ezker paretakoa (Erronkari).
-
'Zazpiak Bat' izena duen frontoia, Saint-Pierren.
Bitxitasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jorge Oteizaren arabera, pilotalekuak «hutsaren» edo euskal estetikaren «hustasunaren» adierazle nagusi dira, harrespilekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuan, euskara baturako pilotaleku izena egokiagoa dela zehaztu du.