Plitvice Lakuetako Parke Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plitvice Lakuetako Parke Nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Plitvice10.jpg

Plitvice Lakuetako Parke Nazionala

Mota Naturala
Irizpideak vii, viii, ix
Erreferentzia (ID) 98
Kokalekua KroaziaKroazia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 44°52′50″N 15°36′58″E / 44.88056°N 15.61611°E / 44.88056; 15.61611Koordenatuak: 44°52′50″N 15°36′58″E / 44.88056°N 15.61611°E / 44.88056; 15.61611
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Plitvice Lakuetako Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni park Plitvička jezera), Kroaziako parke naturalik garrantzitsuena da. 1949an izendatu zuten parke nazional eta 1979an Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen. Zagreb hiriburutik 137 kilometro hegoaldera dago, Bosniarekiko mugatik oso gertu.

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lika-Senj eskualdeko Mala Kapela mendietan kokatzen da, Kroazia erdialdean. 296 km²ko azalera du parkeak. Meseta karstiko batean altuera desbedineko 16 laku eta berauek konektatzen dituzten 92 urjauzi daude. Matica ibaiaren urak hartzen ditu eta 133 metro beherago Korana ibaia sortzen du.

Goiko hamabi lakuak (Gornja jezera) dolomita harrietan eratu dira. Lakurik handienak lehenengoa den Prošćansko jezero (68 ha), Galovac (12'5 ha) eta azkenengoa den Kozjak (81 ha) dira. Beheko lau lakuak (Donja jezera) txikiak dira. Kareharritan sortutako lakuak direnez kobazulo ugari ere aurkitzen dira. Urjauzien artean aipatzekoa da Veliki Splat, 78 metrotako saltoa. Lakuak mediterraniar eta alpeetar floraz inguraturik daude. Pagoak, izeiak, pinuak eta astigarrak dira nagusi eta baso hauetan hartz arreez eta otsoez gain 120 hegazti espezietik gora bizi dira.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1893an jadanik parkearen kontserbaziorako komisio bat eratu zen eta 1896rako lehenengo hotela eraiki zuten bertan. Garai hartan 1000 bisitari jaso ohi zituzten urtero. 1949an Yugoslaviako gobernuak parkea nazionalizatu zuen. Gaur egun ia milioi bat bisitari hartzen ditu parkeak. Turistentzako ibilbide polita prestatua dago; tren batek goiko lakura eramaten du jendea eta ondoren laku guztien ertzetik bidexka eta zubiak igaroz behean bukatzen da bisitaldia. Tartean handiena den Kozjak lakua itsasuntziz igarotzen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Plitvice Lakuetako Parke Nazionala