Rafaela Ybarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafaela Ibarra» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Rafaela Ybarra
Beata rafaela ybarra 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1843ko urtarrilaren  16a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1900eko otsailaren  23a (57 urte)
Familia
Ezkontidea(k) José Vilallonga  (1861-09-14 -  1898-05-07)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak erlijiosoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Rafaela Ybarra[1] Aranbarri (Bilbo, Bizkaia, 1843ko urtarrilaren 16a - 1900eko otsailaren 23a) burgesa izan zen, Jose Vilallonga Gipulo bere senarrarekin Santu Aingeru Zaintzaileen Erakundea sortu zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafaela Ybarra Bilbon jaio zen, 1843an, familia burges eta katoliko baten altzoan. Bere izen osoa Rafaela Maria Ybarra eta Aranbarri zen. Gurasoak Gabriel Maria Ybarra eta Gutiérrez de Caviedes eta Maria Rosario Arámbarri Mancebo ziren. 1861ko irailaren 14an, Bilbon, José de Vilallonga y Gipulórekin ezkondu zen. Haren biloba, bestetik, Rafael Medina Vilallonga, Medinacelliko Dukesarekin ezkonduko zen.

Goi mailako emakumeen moduan, Rafaelak ere txiroeei eskupekoak ematera joaten zen. Garai hartan emakume horiek, hori egiteko eta eskuak ez zikintzeko, zetazko eskularru luzeak erabiltzen zituzten. Rafaelak hori ez zela bide egokiena ikusi zuen eta jarreraz aldatu zuen: arropa arrunta erabiliz bere kezkak haurrengan eta emakume gazteengan zentratu zituen. Zentzu horretan, errekurtsorik gabeko neskeentzat eta emakume gazteentzat etxebizitzak antolatzea bultzatu zuen. Euskal Herriko industrializazioaren urteak ziren eta, testuinguru horretan, formakuntzarako tailerrak sortzeari ekin zion; horrela, pertsona haiei lan baten aukera eman nahi zien. Halaber, Bilbon emakumeak zaintzeko erakundeak sortu zituen.

1894ko abenduaren 8an, beste hiru lagunekin batera, Bilboko etxebizitza txiki batean, gazte haiei laguntzeko haien amak eta hezitzaleak gisa jokatzea erabaki zuten. Gero Aingeru Zaindariak (Ángeles Custodios) erakundea izango zenaren lehenengo pausua izan zen.

1897ko abuztuaren 2an Bilboko Zabalbiden Aingeru Zaindarien lehen ikastetxearen hasierako harria jarri zen. Behin-betiko inaugurazioa 1899ko martxoaren 24an egin zen. Hori izan zen Aingeru Zaindari Santuen Kongregazioaren lehen etxea eta gero eraiki ziren guztien eredua izan zen.[2]

Rafaela 1900eko otsailaren 23 hil zen, haren lanen fruituak ikusi gabe.

Joan Paulo II.ak 1984an dohatsu bihurtu zuen, eta egun aldaera goratzeko prozesuan da.[3] 1861an ezkondua, 1894ko abenduaren 8an erakundea eta 1897ko abuztuaren 2an kolegio bat eratu zituen Zabalbiden. Egun, Deustuko kale batek Rafaela Ybarraren izena darama. Madrilen ere beste ibilbide batek haren izena du.

Aingeru Zaindariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instituzioak 2011an 35 etxe zituen, Espainian eta Amerikan. Instituzio horien artean hauek azpimarra daitezke:[4]

  • Eskolak: hiru Espainian, bi Brasilen, hiru Argentinan, bat Puerto Ricon, bat Medellínen (Colombia). República Dominicanan gainera bi eskola politekniko.
  • Gazteentzako egoitzak.
  • Haur-egoitzak.
  • Babes etxeak.
  • Mojen komunitateak.

Dohatsutzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafaela Ybarra de Vilallongaren dohatsutzea 1984ko irailaren 30ean egin zen. Dohatsu aitortzea Erroman Joan Paulo II.ak egin zuen. Rafaela Ybarraren jai liturgikoa otsailaren 23an ospatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ibarra da abizenaren euskara batuko idazkera (ikus Euskal Onomastikaren Datutegia), baina pertsona ospetsu horren abizenaren grafia oso finkatuta dago Ybarra formarekin.
  2. Rafaela Ybarra Fundazioa.
  3. es.catholic.net
  4. https://angelescustodios.net/index.html

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.