Ramón Basterra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ramón Basterra
Ramón de Basterra.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1888ko martxoaren  14a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1928ko ekainaren  17a (40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria eta idazlea

Ramón Basterra Zabala (Bilbo, Bizkaia, 1888ko abuztuaren 31 - Madril, Espainia, 1928ko ekainaren 17a) poeta, diplomatiko eta idazle bizkaitarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea eta diplomazia ikasi eta gero, diplomazian lan egiteari ekin zion Erroman (1915 eta 1917 artean), Bucaresten (1918) eta Caracasen (1924). Gero Madrila joan zen bizitzera.

Euzkadi, El Nervión, El Pueblo Vasco eta El Liberal egunkarientzako idatzi zuen eta Bilboko Lyon D'Or kagetegian eginiko "Escuela Romana del Pirineo" izeneko tertulian hartu zuen parte, Pedro Egilor, Jacinto Mikelarena, Pedro Mourlane Mitxelena, Fernando de la Quadra Saltzedo, Jose Felix Lekerika, Rafael Sanchez Mazas eta Joaquín Zuazagoitia lagunekin batera.

Zibilizazio grekolatino eta kristauaren aldeko sutsua izan zen. Halaber, bai hitz neurtuetan bai hitz lauz hispanidadearen gaia landu zuen; bera izan zen ideia horren aitzindari. Prosazko liburuen artean, nabarmentzekoak dira: La obra de Trajano (1921) eta Los navíos de la Ilustración (1925), Gipuzkoako Errege Konpainiari buruzkoa.

Poeta bukolikoa baitzen batez ere, Basterraren olerki gehienak Bilboko «Hermes» aldizkarian kaleratu ziren, gero zenbait liburutan bildu zirenak. Haietako batzuk: La sencillez de los seres (1923), sorterriko ikuskariak gogoratuz; Las ubres luminosas (1923); Vírulo, mocedades (1924); Vírulo, mediodía (1927).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Una empresa del siglo XVIII. Los Navíos de la Ilustración, Caracas: Imp. Bolívar, 1925.
  • La obra de Trajano, Madril; Espasa Calpe, 1921.

Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Papeles inéditos y dispersos de Ramón de Basterra. Madril: Kanpo Harremanetarako Ministerioa, 1970.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón Basterra Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]