Randy Pausch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Randy Pausch
RandyPausch Wiki 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Baltimore1960ko urriaren 23a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Chesapeake city konderria2008ko uztailaren 25a (47 urte)
Heriotza modua berezko heriotza pankreako minbizia
Hezkuntza
Heziketa Brown Unibertsitatea
Carnegie Mellon Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Alfred Spector
Jarduerak
Jarduerak motivational speakerra, informatikaria, idazlea, zientzialaria, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Carnegie Mellon Unibertsitatea
Virginiako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Association for Computing Machinery
IMDb nm2903501

Randolph Frederick Pausch (Baltimore, Maryland, 1960ko urriaren 23a - Chesapeake, Virginia, 2008ko uztailaren 25a) informatikako irakasle izan zen Carnegie Mellon Unibertsitatean, Pittsburgh, Pennsylvania (AEB). Hainbat liburu idatzi zuen eta ospe izugarria lortu zuen Azken hitzaldia lanak, 2007ko irailaren 18an Carnegie Mellon unibertsitatean eman zuen hitzaldia, alegia.

2006ko abuztuan, pankreako minbizia diagnostikatu zioten. Gaixotasunaren aurka borroka egin zuen, kimioterapia eta kirurgiak erabiliz, baina 2007ko abuztuan, zer eginik ez zegoela jakin zuen, metastasia gibela eta barearen jabe egin baitzen. Hau jakin zuenean, kimioterapian jarraitu zuen, bizitza gehien luzatzen saiatuz, baina 2008ko maiatzean kantzerra biriketan zegoen eta erabat zabaltzen ari zitzaion.

2008ko uztailaren 25ean hil zen.

Pauschek Brown unibertsitatean lortu zuen Konputazio Zientzietako titulua. National Science Foundation Presidential Young Investigator izendatu zuten eta Lilly Fundazioko irakasle izan zen.

1988tik 1997ra arte Virginiako Unibertsitateko Konputazio Zientzietako departamentuko irakasle izan zen.

Walt Disney Imagineering eta para Electronic Arts (EA) lan egin zuen.

Liburuak eta artikulu ugari idatzi zituen eta Alice softwarearen sortzaile izan zen.

Pauschek informatika munduan sariak jaso zituen: Karl V. Karlstrom Outstanding Educator Award eta ACM Special Interest Group on Computer Science Education Award eta ACMko kide egin zuten 2007an.

2008ko maiatzean, Time aldizkariak eragin handiena zuten munduko 100 pertsonen artean kokatu zuen.

Azken hitzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko irailaren 18an, Pausch irakasleak arrakasta izugarria izango zuen hitzaldia eman zuen: Haurtzaroko ametsetara benetan iristen. Azken hitzaldietako bat zen hura, hau da, ponenteak bere testamentu intelektuala aurkezten duen horietako bat. Pauschen kasuan, ordea, benetan izango zen azken hitzaldia, medikuek bere kantzerra terminala zela baieztatuta baitzuten.

Hitzaldiaren bideoak izugarrizko arrakasta izan zuen eta YouTuben milioika pertsonek ikusi zutela esan dezakegu.