Redwood Parke Nazionala

Koordenatuak: 41°18′N 124°00′W / 41.300°N 124.000°W / 41.300; -124.000
Wikipedia, Entziklopedia askea
Redwoodeko Parke Nazionala eta Parke Estatalak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak vii, ix
Erreferentzia 134
Kokalekua  AEB
Eskualdea2 Ipar Amerika
Koordenatuak 41°18′N 124°00′W / 41.300°N 124.000°W / 41.300; -124.000
Izen ematea 1980 (IV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Redwoodeko Parke Nazional eta Estatalak (ingelesez: Redwood National and State Parks) Kaliforniako iparraldeko kostaldean daude. Redwood parke nazional 1968an martxan jarri zen eta lau parkez osaturik dago: Redwoodekin batera, Ipar Itsasaldeko parke nazionala, Jedediah Smith parke nazionala eta Pirairie Creek parke nazionala.

Lau parkeen artean 540 km2 lur-azalera estaltzen dute. Kaliforniako Del Norte konderrian eta Humboldt konderrian daude lau parke hauek. Lau parkeek batera babesten dute antzinako %45 sekuoia luzea (sequoia sempervirens). 157,75 km2 estaltzen dituzte.

Sekuoia zuhaitz hauek munduko altuenak dira. Zuhaitz mota hau munduko espezie handienetako bat da. Parke hauek ez dituzte sekuoiak bakarrik babesten, inguruko fauna eta flora indigena ere babesten dute.

1850ean basoak Kalifornia kostaldeko 8.100 km2 estaltzen zituen. Iparraldeko Amerikan amerindiarrak bizi ziren Europatik joandakoek kolonizatu baino lehenago. Europarrak Amerikara joan ziren egurra, metalak, larruak-eta ustiatzera.

Joandako gehienek ez zuten urrerik aurkitu eta horregatik moztu zituzten zuhaitzak. San Francisco eta kostaldeko iparraldean zeuden beste herrialdeen aurrerapenerako. Baina arbola gehiegi moztu zituztelako, hasi ziren zuhaitz hauek berriro landatzen, zuhaitzaren kontserbazioa lortzeko.

1918 urtean hasi ziren lan egiten “Save-the-Redwoods League” taldekoek, basoen biziraupenarekin kezkaturik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Redwoodeko Parke Nazional eta Estatalak (Jedediah Smith Redwoodeko parke estatala; Del Norte konderria))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24 27 27 30 33 37 32 34 35 32 26 22 37
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12 13 13 14 16 17 18 18 18 17 14 12 15
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2 3 3 4 7 9 10 10 9 6 4 2 6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8 -7 -4 -3 -4 1 1 2 -4 -2 -6 -9 -9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 309 271 262 159 100 51 9 13 31 127 290 399 2022
Elurra (mm) 10 10 3 0 0 0 0 0 0 0 0 3 28
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 17.6 15.7 17.1 14.0 9.0 5.3 1.9 2.0 3.8 7.7 16.3 17.4 127.8
Iturria (1): NOAA (bataz bestekoak, 1981–2010)[1]
Iturria (2): Western Regional Climate Center (errekorrak eta elurra 1948–2006)[2]

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. CA Klamath. .
  2. (Ingelesez) Western Regional Climate Center. Klamath, California. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]