Edukira joan

Retiroko lorategiak

Koordenatuak: 40°24′54″N 3°41′02″W / 40.415°N 3.6839°W / 40.415; -3.6839
Wikipedia, Entziklopedia askea
Retiroko parkea» orritik birbideratua)
Retiroko lorategiak
Parque del Retiro
Kultura ondasuna
Argentinako pasealekua Retiroko parkean.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
District of MadridRetiro
Neighborhood of MadridJerónimos
Koordenatuak40°24′54″N 3°41′02″W / 40.415°N 3.6839°W / 40.415; -3.6839
Map
Altitudea674 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1680
Arkitektura
Azalera118 ha
Atalakrose garden (en) Itzuli:
Ondarea
BICRI-52-0000015
Webgune ofiziala

Parque del Retiro, Parque del Buen Retiro edo El Retiro Madrilgo hirian kokatutako lorategi historiko eta parke publikoa da. 125 hektarea eta 15000 zuhaitz baino gehiago ditu, horien artean Madrilgo autonomia-erkidegoaren lekukoak. Administrazioari dagokionez, Retiro distrituaren zati bat da. Bere mugak Alcalá eta O’Donnell kaleak (iparraldean), Poeta Esteban Villegas kalea (hegoaldean), Alfonso XII kalea (mendebaldean) eta Menéndez Pelayo etorbidea (ekialdean) dira.

Hiriaren bisita-gune garrantzitsuenetarikoa da eta hainbat obra artistiko eskaintzen ditu, hala nola, Alfonso XIIren monumentua, Beirazko Jauregia, Urmael Handia, Paterrea, Felipe IVren atea, Astronomia Behatoki Erreala, Alcachofaren iturria eta San Pelayo eta San Isidororen ermita erromantikoa. Babestuta dago Interes Kulturaleko Ondasun bat izateagatik.

Gune honetan hainbat lorategi aurkitzen dira, adibidez: Vivacesen lorategia, Cecilio Rodríguezen andaluziar estiloko lorategi klasizistak, Herrero Palacios arkitektoaren lorategiak, Rosaleda eta 400 urte inguru dituen zuhaitza, Madrilgo zaharrena.

El Retiro XVII. mendearen lehen erdian eraiki zen. Bere eraikuntza Buen Retiroko Jauregirako antolatutako proiektu paisajistikoan sartzen da. Jauregi hau Olivaresko duke-kondeak (1587-1645) Felipe IV.ri (1605-1665) eraikitako monumentua da. 1767 parke urbano izateari ekin zion, Carlos III.ak (1716-1788) herriari sartzea baimentzean. 1868an Madrilgo Udaletxearen menpe geratu zen.

Independentzia Gerrak (1808-1814) sortutako kalteak zirela-eta, XIX. eta XX. mendeetan zehar berrikuntzak egin zizkioten, gaur egungo itxura emanez. Hala ere, XVII. eta XVIII. mendeetako elementu batzuk kontserbatzen dira.

  • Retiro eta Buen Retiro izenak aintzinako logela errealari erreferentzia egiten diote. Erregeak logela honetara joaten ziren meditazio espirituala eta aisialdiko jarduerak egitera.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]