Rita Barberá

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rita Barberá
(Rita Barberá) Fernández de la Vega se reúne con la alcaldesa de Valencia. Pool Moncloa. 6 de octubre de 2008 (cropped).jpeg
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

2016-07-18 - 2016-11-23
Espainiako senataria

2015-07-22 - 2016-07-18
Q43161562 Itzuli

1995-11-11 - 2003-11-23
Francisco Vázquez Vázquez Itzuli - Francisco Vázquez Vázquez Itzuli
mayor of Valencia Itzuli

1991-07-05 - 2015-06-13
Clementina Ródenas i Villena Itzuli - Joan Ribó Itzuli
member of the Corts Valencianes Itzuli

1983-05-08 - 2015-07-31 - Juan Carlos Caballero Montañés Itzuli
Barrutia: Valencia Itzuli
Hautaketa: 1983 Valencian regional election Itzuli, 1987 Valencian regional election Itzuli, 1991 Valencian regional election Itzuli, 1995 Valencian regional election Itzuli, 1999 Valencian regional election Itzuli, 2003 Valencian regional election Itzuli, 2007 Valencian regional election Itzuli, 2011 Valencian regional election Itzuli
Valentziako Udaleko zinegotzia

Bizitza
Izen osoa María Rita Barberá Nolla
Jaiotza Valentzia1948ko uztailaren  16a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2016ko azaroaren  23a (68 urte)
Heriotza modua : zirrosia
multiple organ dysfunction syndromea Itzuli
Familia
Aita José Barberá Armelles
Hezkuntza
Heziketa Valentziako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ekonomialaria eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Alianza Popular
IMDb nm4571951

María Rita Barberá Nolla (1948ko uztailaren 16a2016ko azaroaren 23a) Valentziako alkatea izan zen 1991tik 2015era. Valentzian jaio zen, Espainiako Alderdi Popularreko Batzorde Nazionaleko kidea zen 3 zenbakiaz, baita Valentziako Parlamentuko (Corts Valencianesko) legebiltzarkidea ere.

Ustelkeria salaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan, ez zuen onartu Espainiako parlamentari bihurtzeko eskaintza[1], baina haren alderdiak senatari izendatu zuen 2015eko udal hauteskundeetan galtzaile atera ondoren. Era horretan, Auzitegi Gorenaren aurrean baino ez zen erantzule izango, eta Taula kasuko epaile arduradunak ezin izan zuen ustelkeriaz salatu, bere lantaldeko gainerako kideak bezala.[2]

2016ko apirilaren 21ean, epaile ikerleak dirua zuritzea leporatzeko eskaera egin zion Auzitegi Gorenari.[3] 2016ko irailaren 3an, Espainiako Auzitegi Gorenak Valentziako udaleko PPko alderdikide guztien ikerketa formal bati ekin zion (Barberá salbu), gehienetan salaketa jarri aurreko urratsa; ondorioz, Valentziako alkate Joan Ribók senatuan dimisioa berehala emateko eskatu zion, baita Mònica Oltrak ere (Compromís).[4] Alderdiak irmo bultzatuta, Barberák alderdia uztea erabaki zuen, baina senatari postuari (eta soldatari) eutsiz eta talde mistoko senatari bihurtuz, erantzule Auzitegi Gorenaren aurrean bakarrik.[5] Hil arte, bere alderdikide ohiekin ibiltzen eta bozkatzen jarraitu zuen.[6]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barberá Madrilen hil zen 2016ko azaroaren 23an bihotzekoak jota. Une horretan, dirua zuritzeagatik ikertua izaten ari zen, eta Auzitegi Gorenaren aurrean deklaratu zuen hil baino bi egun lehenago.[7] Alderdi Popularrak bere kide ohiak "jasandako jazarpena" salatu zuen. Rafael Catalá justizia ministroak Barberá goraipatu zuen, "urte luzez interes orokor eta zerbitzu publikoaren alde" lan egin zuelakoan. Jesús Posada kongresuko batzorde konstituzionalaren buruak, berriz, haren kontrako "bidegabeko ehiza" salatu zuen.[8]

Espainiako Parlamentuan, minutuko isilunea egin zen, Barberá parlamentu horretako kide izan ez arren. Rajoy Espainiako presidenteak bere samina agertu zuen eta Podemosek, berriz, minutuko isilunean parlamentutik alde egitea erabaki zuen.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]