Roman Osipovitx Jakobson

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Roman Osipovitx Jakobson
Roman Yakobson.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1896ko urriaren 11
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoa Errusiarra
Heriotza Boston1982ko uztailaren 18a (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k) Clarence Brown
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, filosofoa eta pedagogoa
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Serbian Academy of Sciences and Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Roman Osipovitx Jakobson (Mosku, 1896ko urriaren 11a - Boston, 1982ko uztailaren 18a) errusiar hizkuntzalari eta filologoa izan zen.

Filologo gisa, errusiera eta hizkuntza eslaviarrak aztertu zituen bereziki eta, hizkuntzalaritzaren alorrean, estrukturalismoaren molde berriak urratu zituen. Hark sortu zuen Pragako eskola, Trubetskoi eta Karcevskij hizkuntzalariekin batera, Ferdinand Saussure hizkuntzalari suitzarraren teorietan oinarrituta. Errusierari eta eslaviera zaharrari buruz eginiko azterketen ildotik, fonologia estrukturalistaren oinarriak finkatu zituen. M. Halle eta G. M. Fant lankideekin fonologiaren teoria berritu zuen. Haurren hizkera eta afasia-arazoak ere izan zituen aztergai (Studies on Child Language and Aphasia). Orobat, hizkuntzalaritzaren eta poetikaren arteko harremanez egin zituen azterketak. Hark idatzitako lan nagusiak Selected Writings bilduman agertzen dira.

Komunikazioaren funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritzako eskuliburu askotan agertzen da Roman Jakobsonen izena daraman komunikazioaren eskema, eta berari loturik komunikazioaren funtzioak: Jakobsonek sei komunikazio funtzio bereizi zituen, bakoitza bere eskemako komunikazio prozesuaren dimentsio bati loturik. (Bere eskema Karl Bühlerren teoriaren gainean eraikita dago):

Roman Jakobsonen komunikazioaren ereduaren eskema.

Funtzioak [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erreferentzia funtzioa. (Testuinguruari egiten dio erreferenzia)
  • Funtzio estetikoa/poetikoa. (Mezuari berari egiten dio erreferentzia)
  • Funtzio adierazkorra. (Emozioak barrenetik kanporatzeari egiten dio erreferentzia)
  • Deitze funtzioa. (Bokatiboa, deitzeari, aginteari egiten dio erreferentzia)
  • Funtzio fatikoa. (Komunikazio bideak zabalik daudela ziurtatzeari egiten dio erref.)
  • Funtzio metalinguistikoa. (Kodearen inguruan aritzeari egiten dio erref.)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roman Osipovitx Jakobson Aldatu lotura Wikidatan


  1. Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia. (Interneten argitaratua)