Rosa Cobo Bedía

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rosa Cobo Bedía
Rosa Cobo 2018.jpg
Bizitza
Izen osoa Rosa Cobo Bedía
Jaiotza Kantabria1956ko abenduaren 17a (63 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, soziologoa eta idazlea

Rosa Cobo Bedía ( Kantabria, 1956ko abenduaren 17a ) espainiar teoriko feminista eta idazlea da. Generoaren soziologia irakaslea da A Coruñako Unibertsitatean eta unibertsitate berean Genero eta Ikasketa Feministak Zentroko zuzendaria.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren hezkuntza Gasteizen eta Madrilen, ikasi ondoren Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean 1981ean, 1983an bere tesia aurkeztu zuen "El principio de Renaturalización en Jean Jacques Rousseau". 1992an Celia Amorós doktoreak zuzendu zuen “Democracia y Patriarcado en Jean Jacques Rousseau" doktorego tesia irakurri zuen, aho batez cum laude errekonozimendua lortuz. 2000 eta 2003 artean A Coruñako Unibertsitateko Ikasketa Feministei buruzko Diziplinarteko Mintegiaren sortzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen. Genero eta Berdintasun Politikei buruzko Masterra ere zuzendu zuen 2005etik 2008ra. Bere ikerketaren ildo nagusia teoria feminista eta generoaren soziologia da. [2][1]

Espainiako MEC-en Emakumeak eta Zientzia Unitatean (UMYC) aholkulari izan zen 2006 eta 2008 bitartean. 2008an Berdintasun Ministerioko aholkulari izan zen. Generoaren soziologiari eta teoria feministari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Espainian eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan.[3]

Instituto de la Mujer-ek finantzatutako Prostituzio eta Politika Publikoei buruzko proiektua zuzendu zuen. Teoria Feministaren Historiari buruzko ikastaroa zuzentzen du A Coruñako Unibertsitatean eta Garapen Kooperatiboan Berdintasun eta Ekitatea Masterra Viceko Unibertsitatean.[4]

Ekarpen teoriko feministak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosa Cobo Bedía

Feminismo erradikala, marxista, dekoloniala eta abolizionista dira intelektualki eta politikoki bere militantzia eta ekarpenak identifikatzen dituzten paradigmak.[2] Coboren aburuz, emakumeen integrazio eta inklusio politikoa sistema demokratikoan, hau da, politika feministen inplementazioa ekintza positiboaren eta alderantzizko diskriminazioaren bidez gauzatu behar da, eta, batez ere, politika paritarioetan gauzatu behar dira. Emakumeen aitorpen politiko eta juridikoaren azken xedea berdintasuna da, eta, ondorioz, estatuko gaietan eta beren bizitzari eragiten dioten erabakietan parte hartzeko eskubidea dute. Emakumeak bizitza publikotik kanpo uzteak sistema politikoari zilegitasuna kenduko dio.[5] Izan ere, proposatzen du demokrazia eta herritar ez-defektibo batek nahitaez aplikatu behar dituela birbanaketa- eta aintzatespen-politikak – ez identitarioak ez esentzialistak –, herritartasuna murrizten duten desberdintasunak desegiteko.[6]

Demokrazia justu eta legitimorako giltzarri gisa aipatzen ditu emakumeen aurkako indarkeria etetea, etxeko lana banatzea, lan-merkatuaren prekarietatea murriztea eta giza eskubideak gehien urratzen dituen eta sexu-indarkeria gehien urratzen duen legez kanpoko ekonomietako batekin amaitzea: prostituzioarekin.[7] Izan ere, Cobo feminista abolizionista agertzen da, kapitalismo globala eta patriarkatu garaikideak aztertzeko espazio sinboliko eta material pribilegiatu gisa identifikatzen baitu prostituzioa eta bertan, sexu-esplotazioaren logika, onura ekonomikoak eta giza eskubideekiko axolagabekeria gorpuzten direlako.[8][9] Prostituzioa, bere ustetan, patriarkatuaren egiturazko instituzioetako bat da, eta kapitalismoa bera baino zaharragoa da. Baina garai hartako prostituzioa ez zen gaur egungoa. Kapitalismo neoliberala abian jarri zenean, prostituzioa eraldatu egin zen: pixkanaka eragin ekonomiko urriko fenomenoa zena botere itzeleko industria bihurtu baitzen. Landu beharreko gakoak hauek: zigor ekonomikoak ezarri sexuaren industriari, proxenetak zigortu, gobernuek prostituzioarekin duten konplizitatea agerian utzi eta jarrera kritikoa garatu, putazaleen arduraz hitz egin eta, gainera, prostituzio egoeran diren emakumeen aldeko politika integralak aplikatu, lan esparru alternatiboak eta bestelako aukerak eskaintzeko.[10]

Coborentzat pentsamendu feminista produktu modernoa eta modernitatearen hausnarketaren adierazpen esanguratsuenetako bat da, historikoki gizartea balio eta praktika finko eta finkatuetatik askatu duena eta gizabanakoak tradizioaren, erlijioaren eta hierarkia-domeinuaren oztopoetatik emantzipatu dituena. Baina modernitatea amaitu gabe dago. Lehenago tradizioaren, erlijioaren eta estamentu-hierarkien aginduetatik askatu behar izan bazen ere, gaur egun gizarteak beste hierarkia eta domeinu batzuetatik askatu behar du: ekonomikoak, patriarkalak, arrazakoak, kulturalak, sexualak. Proiektu demokratiko bat diseinatzerakoan feminismoak egin duen ekarpena emakumeak subjektu autonomo, kritiko eta gogoetatsu gisa hartzean datza. Hala, herritarren erdiek herritartasun estatusa ez duten demokraziak ez du zilegitasunik.[11]


Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an Comadre de Oro saria jaso zuen Les Comadres Tertulia Feminista taldearen eskutik.[12]
  • 2017an Vigoko Consello Municipal da Muller-en "Ernestina Otero" saria jaso zuen.[13]
  • 1997an Dibulgazio feministan "Carmen de Burgos" saria lortu zuen argitaratutako artikulu onenari. (Malagako Unibertsitateko Emakumeen Ikasketa Historikoen Elkartearen eskutik).[14]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017an: La prostitución en el corazón del capitalismo, Editorial Libros de la Catarata, Madril. [15]
  • 2011n: Hacia una nueva política sexual. Las mujeres ante la reacción patriarcal Editorial Libros de la Catarata, Madril.[16]
  • 1995ean: Fundamentos del patriarcado moderno. Jean Jacques Rousseau, Editorial Cátedra, Madril.[17]
  • 1991ean: Las mujeres españolas: lo privado y lo público (egilekide), ´Estudios y Encuestas´ bilduma, Centro de Investigaciones Sociológicas, CIS, 4. zbkia.[18]
  • 1990ean: Situación social de los viejos en España (egilekide), ´Estudios y Encuestas´bilduma, Centro de Investigaciones Sociológicas, CIS, 21. zbkia.[19]

Editorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008: Educar en la ciudadanía. Perspectivas feministas (Ed.) Editorial Libros de la Catarata, col. Mayor, Madril.[20]
  • 2006: Interculturalidad, feminismo y educación (Ed.) Editorial Libros de la Catarata, Madril.[21]

Kolaborazio kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014ean: “¿Prácticas culturales o prácticas patriarcales?”, Edurne Chocarro de Luis eta María del Carmen Sáenz Berceo (ed.) Oriente y occidente: la construcción de la subjetividad femenina, Errioxako Unibertsitatea.
  • 2013an: “Las políticas de género y el género en la política”, Capitolina Díaz Martínez eta Sandra Dema Moreno (Koord.) Sociología y género, editorial Tecnos
  • 2010ean: “Elogio del feminismo (y crítica de los patriarcados contemporáneos)”, Marián López Fdez. Cao eta Luisa Posada Kubissa (Ed.), Pensar con Celia Amorós, ed. Fundamentos, Madril, 45-54 orr.
  • 2009an: “Debates teóricos sobre democracia paritaria”, Gloria Angeles, Franco Rubio eta Ana Iriarte Goñi, Nuevas rutas para Clío: el impacto de las teóricas francesas en la historiografía feminista española, Icaria
  • 2009an: “El género en las ciencias sociales”, Patricia Laurenzo, María Luisa Maqueda eta Ana Rubio (Koord.) Género, violencia y derecho, Ediciones del Puerto, Buenos Aires (Argentina).
  • 2008an: “La democracia moderna y la exclusión de las mujeres”, Fernanda Henriques kcoord.), Género, diversidade e cidadanía, Ediçoes Colibrí/ NEHM/CIDEHUS-UE, Lisboa.
  • 2007an: “Multiculturalismo y nuevas formas de violencia patriarcal”, Celia Amorós eta Luisa Posada Kubissa, Feminismo y multiculturalismo, Ed. Instituto de la Mujer, Debate, Madril. 71-84 orr.
  • 2006an: “Izquierda y feminismo: ni juntos ni separados”, en Esperanza Bosch Fiol, Victoria Aurora Ferrer Pérez eta Capilla Navarro Guzmán (koord.) Los feminismos como herramientas de cambio social, Balearretako Unibertsitatea.
  • 2005ean: “Género, feminismo y teoría política” (Egilekidea). Eric Herrán (Koord.), Filosofía Política Contemporánea, UNAM (Universidad Nacional Autónoma de México), Mexiko.
  • 2003an: “Democracia paritaria y radicalización de la igualdad”. VV.AA. Seminario “Balance y perspectivas de los estudios de las mujeres y del género”, Ed. Instituto de la Mujer (Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales), Madril.
  • 2001ean: "Algunas reflexiones sobre la identidad política del movimiento feminista", Amelia Valcárcel y Rosalía Romero (ed.), Pensadoras del Siglo XX, colección Hypatia 2, Instituto Andaluz de la Mujer, Sevilla.
  • 1998an: “Diversidad cultural y multiculturalismo” (Egilekidea), Amnistía Internacional, La mutilación genital femenina y los derechos humanos, Madril, Edai.
  • 1997an: “Las implicaciones políticas del feminismo” (coautora), Filosofía política I. Ideas políticas y movimientos sociales, (Fernando Quesadaren edizioa) Trotta/CSIC.
  • 1995ean: “Género”, en Celia Amorós (Dir.): Diez palabras clave sobre mujer, Editorial Verbo Divino, Nafarroa.
  • 1994ean: “La construcción social de lo femenino en Mary Wollstonecraft”, Historia de la Teoría Feminista. Instituto de Investigaciones Feministas, Universidad Complutense de Madrid/Comunidad Autónoma de Madrid.

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015: “La izquierda y el feminismo", eldiario.es,
  • 2014: “¿Qué hacer con la prostitución?, en eldiario.es,
  • 2012: “Las paradojas de la igualdad en Jean Jacques Rousseau”,Avances del Cesor, Universidad de Rosario/CONICET, Rosario, Año IX, 9 (Argentina)
  • 2011: “¿Educación para la libertad?”, Revista interuniversitaria de formación del profesorado, 71.
  • 2009: “Antinatura”, Festa da palabra silenciada, 25.
  • 2008: “Patriarcado y feminismo: del dominio a la rebelión”, El valor de la Palabra. Revista anual de pensamiento. Hacia la ciudadanía del siglo XXI, 6. Ed. Fundación Fernando Buesa Blanco, Vitoria/Gasteiz.
  • 2007: “Discusións en torno ao concepto de patriarcado”, Festa da palabra silenciada, 23.
  • 2006: “La ética de los cuidados y los tiempos de las mujeres”, Crítica (Madrid), 933.
  • 2005: “El género en las ciencias sociales”, en Cuadernos de Trabajo Social.
  • 2004: “Sexo, democracia y poder político”, Feminismos (Alicante)
  • 2002: “Democracia paritaria y sujeto político feminista”, Anales de la cátedra Francisco Suárez (Granada), 36.
  • 2001: “Feminismo y democracia paritaria”, El Viejo Topo, (Barcelona).
  • 2000: “Género y teoría social”, RIS. Revista Internacional de Sociología.
  • 1998: “Las mujeres en Europa: entre la igualdad y la exclusión”,Crítica (Madrid), 855.
  • 1997: “Mujeres y ciudadanas”. El viejo topo (Bartzelona),
  • 1996: “Sociedad, democracia y patriarcado Jean Jacques Rousseau”, Papers. Revista de Sociología (Bartzelona), 50.
  • 1995: “La democracia moderna y la exclusión de las mujeres”, Mientras Tanto (Bartzelona).
  • 1993: “Análisis de género y educación: raíces de una desigualdad”, Cuadernos de Cooperación Educativa (Sevilla), 3.
  • 1990: “Mary Wollstonecraft: un caso de feminismo ilustrado”, REIS. Revista de Investigaciones Sociológicas, CIS, (Madrid), 48.
  • 1986: “El problema de la renaturalización en Jean Jacques Rousseau”, REP. Revista de Estudios Políticos, (Madrid), 50.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «CV Rosa Cobo Bedía, Revista Latina de Comunicación Social.» www.revistalatinacs.org . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  2. a b (Gaztelaniaz) Pablos, María Elena Jaime de. (2018-12-12). «ENTREVISTA A ROSA COBO» RAUDEM. Revista de Estudios de las Mujeres (0): 219–227 doi:10.25115/raudem.v5i0.2228 ISSN 2340-9630 . Noiz kontsultatua: 2020-08-01.
  3. (Gaztelaniaz) «Rosa Cobo: “El patriarcado necesita de la violencia para perpetuarse”» Madrid Sindical 2020-03-02 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  4. Cobo, Rosa. "CONSENTIMIENTO Y COACCIÓN. PROSTITUCIÓN Y POLÍTICAS PÚBLICAS". MEC.
  5. Cobo, Rosa. (1999). «Multiculturalismo, democracia paritaria y participación política» Política y sociedad (32): 53–66 ISSN 1130-8001 . Noiz kontsultatua: 2020-08-01.
  6. Cobo, Rosa. "Democracia y crisi de legitimación patriarcal". SOCIOLOGÍA Y GÉNERO (Ed.: Capitolina Díaz eta Sandra Dema) Ed. Tecnos, Madril, 2013
  7. (Gaztelaniaz) Díaz, Paka. (2018-09-09). «"El que compara machismo con feminismo o es ignorante o tiene mala fe"» S Moda EL PAÍS . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  8. (Gaztelaniaz) Cobo, Rosa. (2017-07-05). La prostitución en el corazón del capitalismo. Los Libros De La Catarata ISBN 978-84-9097-346-2 . Noiz kontsultatua: 2020-08-01.
  9. (Gaztelaniaz) Rosa Cobo: "En la cuarta ola se ha impuesto definitivamente el abolicionismo" | Tribuna Feminista. 2019-09-14 . Noiz kontsultatua: 2020-08-01.
  10. Orzaiz, Ion. ««Neoliberalismoaren ondorioz, prostituzioa industria bihurtu zen»» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-01.
  11. (Gaztelaniaz) Bedia, Rosa Cobo. (2019-01-11). «Genero y teoría social» Revista Internacional de Sociología (25): 5–20 doi:10.3989/ris.2000.i25.780 ISSN 1988-429X . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  12. (Gaztelaniaz) Álvarez, Alicia. (2018-01-26). «La socióloga Rosa Cobo: Comadre de Oro 2018» Cadena SER . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  13. «El Consello Municipal da Muller otorga el premio Ernestina Otero a la profesora Rosa Cobo» www.farodevigo.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  14. «Premio Carmen de Burgos» www.aehm.uma.es . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.
  15. Cobo, Rosa,. La prostitución en el corazón del capitalismo. ISBN 978-84-9097-326-4 PMC 993040526 . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  16. Cobo Bedía, Rosa.. (2011). Hacia una nueva política sexual : las mujeres ante la reacción patriarcal. Catarata ISBN 978-84-8319-602-1 PMC 733222944 . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  17. Cobo Bedía, Rosa.. (1995). Fundamentos del patriarcado moderno : Jean Jacques Rousseau. Ediciones Cátedra ISBN 84-376-1325-6 PMC 35001608 . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  18. Zúñiga, Luis Rodríguez; Cantero, Pepa Cruz; Cobo, Rosa. (1991). Las mujeres españolas, lo privado y lo público. Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) ISBN 978-84-7476-156-6 . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  19. Zúñiga, Luis Rodríguez; Cantero, Pepa Cruz; Cobo, Rosa. (1990). Situación social de los viejos en España. Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) ISBN 978-84-7476-136-8 . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  20. Educar en la ciudadanía : perspectivas feministas. Catarata [2008] ISBN 978-84-8319-346-4 PMC 433448279 . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  21. Interculturalidad, feminismo y educación. Ministerio de Educación y Cultura 2006 ISBN 84-8319-275-6 PMC 123941632 . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]