Ruggero Leoncavallo

Wikipedia(e)tik
Ruggiero Leoncavallo» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ruggero Leoncavallo
Leonkavallo Postcard-1910.jpg
Bizitza
Jaiotza Napoli1857ko apirilaren 23a
Herrialdea Italiako Erresuma
Heriotza Montecatini-Terme1919ko abuztuaren 9a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea libretista, musikagilea, idazlea eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak Pagliacci
Genero artistikoa opera
IMDb nm0502851

Ruggero Leoncavallo (Napoli, Italia, 1857ko apirilaren 23a - Montecatini, Toskana, Italia, 1919ko abuztuaren 9a) musikagilea eta libreto-egilea izan zen.

Napoliko Kontserbatorioan ikasi zuen. Wagnerren miresle sutsua zenez, musikagile lanetan hasi nahi izan zuen obra handi bat eginez, I Medici izeneko trilogiarekin. Baina hain handinahia ez zen beste obra xumeago batekin lortu zuen arrakasta: Pagliacci (1892), gaur egun ezagun den bakarra. Ondoren Chatterton (1896) idatzi zuen, eta Venezian aurkeztu zuen bere La Bohème, Puccinirena baino urtebete geroago. Baina ez zuen arrakasta handirik lortu. Operetak ere idatzi zituen, baina ez zuen jende gehiegi erakarri. Edipo Re (1920) izan zen idatzi zuen azken opera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruggero Leoncavallo Aldatu lotura Wikidatan