Ruteniar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruteniarrak
Русины

Carpatho-Rusyn sub-groups - Przemyśl area Ukrainians in original goral folk-costumes..jpg


Ruteniar jantzi herrikoiak
Biztanleak guztira
75.000–85.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
Ruteniera, ukraniera, eslovakiera, serbiera
Erlijioa
Greziar katoliko (gehiengoa)
Zerikusia duten beste giza taldeak

Ruteniarrak[1] (rutenieraz: Русины, Rusynŷ) ekialdeko eslaviarren etnia bat dira. XX. mendearen hasieran, Karpatoetan bizi ziren ruteniarren arbasoek ez zuten "ukrainar" etnonimoa onartu. Gobernu batzuek, berriz, ez zuten "ruteniar" endonimoa aintzat hartu.[2]

Gehienak Karpatoetako Ruthenian bizi dira: mendebaldeko Ukraina, ipar-ekialdeko Eslovakia eta hego-ekialdeko Polonia artean dagoen eskualde menditsuan. Egun, Eslovakiak, Poloniak, Hungariak, Txekiar Errepublikak, Serbiak eta Kroaziak ruteniarrak gutxiengo etniko ofizial moduan aintzat hartzen dituzte.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. Estilo Liburua: Eslovakia. .
  2. Magocsi, Paul Robert. (1995). The Rusyn Question. in: Political Thought. 2-3.
  3. «Ukraine’s ethnic minority seeks independence» Russia Today 2008-12-12.
Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]