Edukira joan

Sadie Plant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sadie Plant

Bizitza
JaiotzaBirmingham1964ko martxoaren 16a (60 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaBiel/Bienne
Hezkuntza
HeziketaManchesterreko Unibertsitatea
Alcester Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa eta teorikoa
Enplegatzailea(k)Warwickeko Unibertsitatea
Birminghamgo Unibertsitatea
KidetzaCybernetic Culture Research Unit (en) Itzuli
MugimenduaZiberfeminismoa
Azelerazionismoa
sadieplant.com

Sadie Plant, (Birmingham, Ingalaterra, 1964). Idazlea eta filosofoa da. Bere ikerketak artea, ziberkultura, sare sozialak, drogak eta eguneroko bizitzan eragiten duten teknologietan zentratzen dira. Ziberfeminismoaren aitzindarietako bat da.[1][2]

Prestakuntza eta ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofian lizentziatu zen Manchesterko Unibertsitatean eta 1989an doktoregoa lortu zuen. Birminghamgo Unibertsitatean eta irakasten hasi zen ikasketa kulturalak sailean. 1995ean Warwick- eko Unibertsitateko Cyber Culture Research Unitatera ikerlari bezala joan zen eta bertako zuzendaritza lanetan aritu da. Züricheko Arteetako Goi Mailako Eskolan ere aritu da.[3]

Ekarpen teorikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plant politika feministak garatzeko pentsamendu utopikoaren aldekoa da.[4] 1991ean ziberfeminismo kontzeptua asmatu zuen.[5]

Emakumeen eta teknologiaren arteko harrremanen inguruan hausnartu zuen, honek feminismoarentzat eragingo zituen aldaketak uztartuz. Planten ustez, terminal bat eskura izateak ordurarte batzuen eskuetan bakarrik zeuden baliabideak edozeinen eskura izatea eta eragiteko modu berriak ekarri zuen eta, ondorioz, sexu-generoak definitutako rolak ez-funtsezko bihututzeko aukera, statu quo -a irauliz.[6]

"Ziberfeminismoa emakume, makina eta teknologia berrien arteko lankidetza da emakumeak askatzeko". [7]

Bere lehen lana 1992an argitartu zuen The Most Radical Gesture: The Situationist International in a Postmodern Age izenburuarekin. [8]. 1957-1972 bitartean garaiko gizartea eta kulturaren kritikarako oinarri teoriko bat garatzeaz arduratu izan zen Situationist International artista-taldeari buruzko lana da, situazionismoa abangoardiako mugimendua sortu eta garatu zuena.[9]


1997ko Zeroak + Batak: Emakume Digitalak eta Teknokultura Berria (Zeros + Ones: Digital Women and the New Technoculture) liburuan zibernetikaren historia azaltzen du ehuleak eta informatikariak elkarren arteko sare-ehule izatearen konparaketa eginez. Planten aburuz botere-egitura maskulino baztertzaileak berdinkide bihurtzeko sekulan kontuan hartu ez diren emakumeen ekarpenak bistaratu eta errekozitu egin behar dira. Horretarako Plantek XIX. mendearen hasieran Ada Lovelacek Jacquard ehungailuak zituen zulatutako txartelak hartu eta Charles Babbage-ren makina analitikoan aplikatzeko proposamena berreskuratu zuen. Hortik aurrera, Plantek sarean ehundutako gizartean harreman sozialak pentsatzeko modu berriaren haritik tira egingo du. Internetek munduaren banaketa ez lineala ekarri du, aukerak biderkatu eta amaigabeko konexioetan oinarritzen denez, besteekin komunikatzeko gune anonimoa da, lider, muga edo poliziarengandik aske dena, norberari generoa eraldatu eta nahi duena izateko aukera ematen diona.[7][10]

Drogekin idatzia (Writing on drugs, 2001) entseguan droga mota ezberdinak erlazionatzen ditu kontsumitu dituzten gizarteekin. Datuak, estatistikak, ikerketak eta informazio ekonomiko, historiko eta kulturala azalduz, erakutsi zuen zibilizazioa drogen esistentziarekin bat datorrela, betidanik kultura eta kultura-ekoizpenak dauden lekuan drogak egon direla.[11][12][13]

Urte berean Mugikorrean: Sakeleko telefonoen eragina bizitza pertsonal eta sozialean (On the mobile: The effects of mobile telephones on social and individual life ) txostena aurkeztu zuen. Bertan, teknologiak guk egiten dugun erabileran duen eragina aztertu zuen. Plantek herrialde garaturiko 9 hiriburuko 25 urtetik beherako gazteekin ikerketa egin eta gero, ondorioztatu zuen erpuruak edo hatz lodiak bihurtu direla eskuko hatzik garrantzitsuena eta nerabeek hasiak direla hatz erakuslearekin egiten zirenak honekin ordezkatzen, txirrina jotzeko adibidez.[14]

  • The Most Radical Gesture: The Situationist International in a Postmodern Age (1992) [15] [8]
  • Zeros + Ones (1998) [16][17]
  • Writing on drugs (2001)[18]
  • On the mobile: The effects of mobile telephones on social and individual life (2001, Motorola)[19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. IRAGÜEN ZABALA, Oihane. «Ziberfeminismoa. Identitatea (bir)sortzen, errealitatea (des)itxuratzen» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Sadie Plant» errata naturae editores (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  3. «biography - sadie plant» www.sadieplant.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  4. «El ciberfeminismo social, un caso genuino de desarrollo en la red» www.oei.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Ciberfeminismo» Informatica ++ (UOC) 2017-06-29 (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  6. Zafra, Remedios. «Mujer y Cultura Visual» ares.cnice.mec.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  7. a b (Gaztelaniaz) Galloway, Alex. «Un informe sobre ciberfeminismo. Sadie Plant y VNS Matrix: análisis comparativo» www.mujeresenred.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  8. a b Plant, Sadie.. (2008). El gesto más radical : la Internacional Situacionista en una época posmoderna. (1a. ed. argitaraldia) Errata Naturae ISBN 9788493637422. PMC 433624278. (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  9. «Situazionismoa» Kontu Lepo 2017-12-26 (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  10. (Gaztelaniaz) Gil, Silvia. «Nuevos feminismos. Sentidos comunes en la dispersión.» (pdf) Traficantes de sueños..
  11. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2001-11-29). «Crítica | ¿Es posible estar contra las drogas?» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  12. (Gaztelaniaz) Plant, Sadie. (2001). Escrito con drogas. Ediciones Destino ISBN 9788423333462. (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  13. (Gaztelaniaz) Sarabia, Bernabé. Escrito con drogas | El Cultural. (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  14. (Gaztelaniaz) León Barroso, Henar. (2012). (pdf) [https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/3985571.pdf De la generación del pulgar a la generación del índice. From thumb's generation to forefinger's generation.. ].
  15. Plant, Sadie, 1964-. (1992). The most radical gesture : the Situationist International in a postmodern age. Routledge ISBN 9780203210260. PMC 191031538. (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  16. Plant, Sadie. Zeros + ones : digital women + the new technoculture. ISBN 1857026985. PMC 40142210. (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  17. Plant, Sadie.. (1998). Ceros + unos : mujeres digitales + la nueva tecnocultura. (1. ed. argitaraldia) Destino ISBN 8423330761. PMC 40521669. (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  18. Plant, Sadie, 1964-. (2001). Writing on drugs. Faber ISBN 0571203388. PMC 46693813. (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  19. (Ingelesez) Plant, Sadie. (2001). On the mobile: the effects of mobile telephones on social and individual life. Motorola PMC 646978133. (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]